euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Miriam Isasi eta Unai Requejo artista gazte euskaldunek 'Behi ilea' erakusketa zabaldu zuten atzo Pekinen

2010/04/26

Pekingo erakusketako afixa
Pekingo erakusketako afixa

PUBLIZITATEA

Miriam Isasi (Gasteiz, 1981) eta Unai Requejo (Santzurtzi, 1982), 'Goazen Txinara' izeneko ekimeneko bigarren edizioko partaide diren bi euskal artista gazteek erakusketa zabaldu zuten atzo Pekinen. Zabaldu eta itxi, egun bakarreko erakusketa eta elkarretaratzea izan baitzen Judas Arrieta komikilari eta artista hondarribitarrak Pekinen sortu zuen eta kudeatzen duen aipatu ekimeneko egoitzan gauzatu zena. EHUko Arte Ederretako Fakultateak eta Eusko Jaurlaritzak urtero ematen duten bekako aurtengo bi irabazleak dira Isasi eta Requejo, helburu zehatza duen beka: euskal artista gazteak bi hilabetez Pekinen bizitzen jarri eta hango eta hemengo kultura eta moldeak elkarrekin harremanetan ipintzea, hortik gauza interesgarriak atera daitezkeelakoan.

Donostia-San Sebastian. 'Behi ilea', edo ingelesez 'Cow hair' da erakusketak hartu duen izena. Euskal Herriko Unibertsitatean doktoregai diren bi gazteok ongi baliatu dute Pekinen egoteko eta partaide izateko izan duten denbora eta horren emaitza da atzoko erakusketa.

Egun bakarreko erakusketa hau atzo igandea, 2010eko apirilaren 25ean gauzatu zen 'Goazen Txinara' ekimenaren egoitzan, MA Studio, Room 10, Eastzone 2, 318 Art Garden, Hegezhuang, Chaoyang, Pekinen. Argibide gehiago edo zuzenean Judas Arrietarekin harremantzeko, deitu 13910842748 zenbakira edo idatzi helbide honetara: mangaartstudio@gmail.com

-Honi buruzko artikulua Deian: www.deia.com/2010/04/24/ocio-y-cultura/cultura/arte-vasco-made-in-china
-Miriam Isasiren Pekineko bloga: http://miriamisasibeijing.wordpress.com
-Unai Requejoren webgune eta bloga: www.unairequejo.com



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia