euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mikel Markez kantariak eta Noka talde kaliforniarrak AEBetan bira hasiko dute bihar Bakersfielden

2014/05/22

Mikel Markez kantari errenteriarra (argazkia mikelmarkez.com)
Mikel Markez kantari errenteriarra (argazkia mikelmarkez.com)

PUBLIZITATEA

Birak "Nokez Tour" izena du, Markezen eta Nokaren izenak bilduta, eta bihar bertan abiatuko da Kaliforniako Bakersfield hirian, Kern County Basque Clube elkartearen Euskal Jaialdiaren baitan. Ondoren hainbat emanaldi egingo dituzte Estatu Batuetako Oestean barrena: Kalifornia, Nevada, Idaho eta Oregon estatuetan izango dira zehazki. Bira ekainaren 7an amaituko da, Ontarion.

Bakersfield, AEB. Mikel Markez kantaria Estatu Batuetara itzuli da eta Oestean barrena bira egingo du datozen asteetan. AEBetako euskal komunitatearen aspaldiko ezaguna da Markez; izan ere sarri ibili da bertako euskaldunentzako kantari. Oraingoan Kaliforniako euskal talde bat izango du lagun biran: Noka taldea. Hiru emakumek osatzen dute taldea: Andrea Bidart, Begoña Echeverria eta Cathy Petrissans. Talde berezia da Noka: euskal kantu tradizionalak kantatzen dituzte, beti euskaraz eta a capella.

Mikel Markez, bestelde, euskal kantagintzaren ahots ezagugunenetarikoa da eta 25 urteko ibilbide luze eta oparoa du. Diasporako euskaldunen artean sarri ibili da kantari eta honako hau AEBetan egiten duen laugarren bira izango da. Oraingoan "Indar bat dabil hor" azken laneko kantuak eta bere betiko abesti klasikoak abestuko ditu-

Emanaldiak: 

-Maiatzaren 23a: Bakersfield NABO Convention 2014, Kalifornia

-Maiatzaren 25: University of California (UCR), Riverside, Kalifornia

-Maiatzaren 28a: University of Los Angeles (UCLA), Los Angeles, Kalifornia

-Maiatzaren 30a: San Diego, Kalifornia

-Ekainaren 1a: Chino, Kalifornia

-Ekainaren 5a: Gardnerville, Nevada

-Ekainaren 6a: Idaho, Boise

-Ekainaren 7a: Ontario, Oregon



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia