Hemen zaude: Hasiera Albisteak 100 urteko ospakizunekin hasteko 'Mendeurreneko mikrogunea' aurkeztu du Rosarioko Zazpirak Bat-ek

100 urteko ospakizunekin hasteko 'Mendeurreneko mikrogunea' aurkeztu du Rosarioko Zazpirak Bat-ek

Urte berezia izango da aurtengoa Rosarioko euskaldunentzat. Izan ere, bertoko euskal etxeak ehun urte beteko ditu 2012 honetan eta erakundea osatzen duten lagunak urtean zehar burutuko den paregabeko ospakizuna antolatzen ari dira. Jai honen berri emateko, Zazpirak Bat-eko arduradunek instituzio web orria erabat berritu dute. Horretaz gain, web gune berri bat sortu dute, mendeurreneko informazioa hedatzeko. Web gune berriak 'Mendeurreneko mikrogunea' (Micrositio del Centenario) du izena eta Rosarion zehar bidaia birtual bat egiteko aukera ematen die bisitariei.

Rosario, Argentina. “Ehun Urte Abertzaletasun” lelopean, euren euskal etxearen lehenengo mendea ospatuko dute aurten Rosario hiriko euskaldunek. Orain arte jakinarazi den egitarauaren arabera, honako hitzordu hauek daude baieztatuta: apirilean, Aberri Eguna; uztailean, Loiolako San Inazio eta Mendeurreneko Jaiak; urrian Euskal Aste Nazionala.

Bitartean, euskal etxeko arduradunek erakundearen webgunea (www.zazpirakbat.com) berritu dute, ezaugarri tekniko hobetuz eta mendeurreneko ospakizun guztiak zuzenean (audioan zein bideoan) transmititu ahal izateko. Teknologia berriez ere baliaturik 'Mendeurrenaren mikrogunea' izeneko web gunea sortu dute (www.zazpionline.com.ar). Webgune honen bidez, informazio zerbitzua (euskal etxeari buruzkoa baina batez ere hiriari buruzkoa) eskainiko die Zazpirak Batek euskal etxearen lehenengo mendea ospatu nahi dutenei.

'Micrositio del Centenario' webguneko atalak:

-Hiria (La ciudad): atal honetan Rosario hiria aurkezten da. Bideo baten bidez, 2012ko Euskal Astearen egoitza izango den hiritik paseo birtual bat egin daiteke, bere eraikin tradizionalak eta modernoak, eta bere historia eta biztanleak ezagutzeko. “Helburua da Mendeurreneko ospakizunetara etorriko direnek Rosario aldez aurretik ezagutzea”, azaltzen dute egileek

-Zazpi (El Zazpi): atal honetan Zazpirak Bat euskal etxeko instalazioen argazkiak ikusi ahal dira

-Jendea (La gente): “Gure euskal etxea eraikuntza bat baino gehiago jendea bera da. Laguntzeko beti prest daudenak, iribarre batekin ongietorria ematen dutenak eta bisitarientzat bihotza irekita daukatenak”, adierazten dute Zazpitarrek. Atal honetan 2007ko Euskal Astetik hona euskal etxeak antolatutako festa batzuen pasarteak ikus daitezke

-2012ko Euskal Astea (SNV 2012): Ikurrin Olinpikoaren aurkezpena. Atal honetan ibilbide sinbolikoa egiten du Zazpirak Bat euskal etxeko kide batek Necocheatik (2011ko Euskal Astearen egoitzatik) Rosariora, ikurrina eskuan. 2012ko Euskal Astea bukatzean, datorren urtekoaren antolatzaileari pasatuko zaio posta

2012ko ospakizunei buruzko informazio osoa www.zazpionline.com.ar web gunean argitaratuko da. Gainera, interesatuek Newsletters sisteman izena eman dezakete informazioa jaso eta kontsultak egiteko.

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)


bisita