euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Biarritzeko Oldarra abesbatzak bost eguneko kontzertu bira hasiko du gaur arratsaldez Québec-en

2011/05/02

Oldarra korala emanaldi batean (argazkia Oldarra)
Oldarra korala emanaldi batean (argazkia Oldarra)

PUBLIZITATEA

Oldarra abesbatza Quebec-en da gaur, Kanadako probintzia frantses honetan hiru kontzertuko birari ekiteko. Lehenengo emanaldia gaur bertan egingo dute biarriztarrek, eta bigarrena etzi asteazkenean, Quebec hiriko Antzoki Nagusiko aurtengo musika denboraldia itxiz. Bost eguneko bira laburra bukatzeko, ostegunean Montreal inguruan dagoen Repentigny herrian ariko dira eta, agian, baita Euskaldunak Euskal Etxean ere.

Montreal, Quebec. Biarritzeko Oldarra gizonezkoen koruko kideak Quebec hirian dira gaur, Atlantikoz bestalde ekarri dituen kontzertu bira laburrari ekiteko prest. Gaur bertan egingo dute lehen emanaldia, Amerika Frantsesaren Elizan. Quebec-eko Musika Klub-ak antolatu du ekitaldia eta bertan biltzen den dirua kultur elkarte honen jarduna laguntzeko erabiliko da. "Jende asko etortzea espero dugu, dirua musikaren alde erabiliko delako", azaldu dio EuskalKultura.com-i koruko kantari eta idazkaria den Jean-Michel Graciak.

Asteazkenean hitzordua Quebec-eko Grand Theatre delakoan izango da. "Kontzertu oso garrantzitsua da guretzako, antzokiaren aurtengo musika denboraldia ixteko gonbidatu gaituzte eta", dio Graciak.

Montrealen ere

Ostegunean taldeko 20 kantariak, Iñaki Urtizberea zuzendariarekin eta bidaide etorri diren dozena bat lagunekin batera, Montreal hirira etorriko dira. Montrealetik gertu dagoen Repentigny hirian emango du Oldarrak azken kontzertu ofiziala, Garbikundearen Elizan (445 Notre Dame). Esan beharra dago Quebec-eko Euskal Etxeak, Euskaldunak elkarteak, hiri honetan duela egoitza eta Oldarrako kideak elkartea ezagutzeko irrika dutela eta, hala lotzen badute, bertako euskaldunentzako emanaldi berezi bat eskainiko dutela.

"Badakigu inguru hauetan euskaldun asko direla, eta gure emanaldietara etortzea espero dugu. Aukera izanez gero eurentzako bereziki abestea gustatuko litzaiguke. Zinez, euskaldunak dauden edozein herrialdetan gustura kantatuko genuke!", dio Graciak. 

Bira honetan Oldarrako kideak euskal eta frantses kantuak eta kantu erlijiosoak eskainiko dituzte. 

-Oldarra abesbatzaren webgunea, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia