euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mexikoko baztandarrak Euskal Etxean bilduko dira maiatzaren 1ean 2007ko Baztango Egunaz gozatzeko

2007/04/26

2007ko Baztango Egunearen kartela
2007ko Baztango Egunearen kartela

PUBLIZITATEA

Baztango Eguna urteko hitzordu klasikoetako bat da Mexiko Euskal Etxearen egutegian eta bertako baztandar jatorridun lagun talde zabala biltzen du urtero urtero. Aurtengo bilkura maiatzaren 1ean izango da eta ziur aski Baztango bailaran (Nafarroan) sustraiak dituzten euskal-mexikar asko izango dira bertan, jai honetan izan ohi den giro paregabeaz gozatzeko prest. 2007ko Baztango Egunerako izena emateko epea bihar bertan itxiko da.
Mexikoko Euskal Etxeak 2007ko Baztango Egunaren data zein izango den jakitera eman du jada. Maiatzaren 1ean izango da Mexikoko baztandarrak biltzen dituen jai honen edizio berria. Nafarroako Baztango Bailaren urtero egiten den jaiaren irudi, Mexikoko bilkurak sustraiak eta Euskal Herriko lagunak gogoratzeko aukera ematen die herrialde honetako baztandarrei eta lagunei. Aurreko edizioetan bezala partehartzaile asko izatea espero da aurten ere, jai honetan bizi izaten den lagunarteko giro paregabeak lagunduta.

Euskal Etxeak aurkeztu duen programaren arabera jaia eguerdiko 13:30tan hasiko da, meza elizkizun batekin. 15:00ak aldera partehartzaileak mahairatu egingo dira, 'Baztango bazkari tipiko' bat dastatzeko prest. Bazkalostean musika eta kantuek alaituko dute giroa eta 18:00tan mus txapelketa bat jokatuko da. Haurrek ere euren txokoa izango dute, bazkari berezi batekin eta jokoekin. 2007ko Baztango Egunean parte hartu nahi izanez gero, deitu apirilaren 27a baino lehenago 52504025 telefonora edo bidali e-maila hona.


Lotura interesgarriak

Mexiko DFko Euskal Etxea
www.centrovascomexico.com

Vascosmexico
www.vascosmexico.com

Baztango jaia arrakastatsua izan zen Mexikon
EuskalKultura.com-en argitaratua 2006ko maiatzaren 4an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia