Hemen zaude: Hasiera Albisteak Mary Gaztambidek eta Anita Anacabek jaso zuten Bizi Emankorra saria Elkoko 49. Basque Festival-en

Mary Gaztambidek eta Anita Anacabek jaso zuten Bizi Emankorra saria Elkoko 49. Basque Festival-en

Iragan asteburuan, Iruñean San Ferminak pizten ziren aldi berean, Nevadako Elko herriak bere urteroko Basque Festival edo Euskal Jaialdia ospatu zuen. Jai hauek ezagunak dira Estatu Batuetan, elkotarrek ere entzierroa egiten baitute, benetako zezenekin. Aurten jaiarekin batera NABO Ipar Amerikako Euskal Etxeen fedederazioak Bilkura egin zuen Elkon, eta elkarteen ordezkari asko ere bildu ziren Elkora. Eurekin batera izan ziren ere Lourdes Auzmendi Kultura sailburuordea eta Euskal Herritar eta Gizataldeentzako zuzendari Julian Celaya.

Elko, AEB. Elkoko 49. Basque Festival jaialdiak Oesteko eta Estatu Batuetako euskal munduko lagun asko bildu zituen iragan asteburuan, urtero legez. Aurten gainera NABOk bere Batzarra egin zuen bertan eta euskal etxeetako ordezkariek bileran lana egiteaz gain, jaiaz gozatzeko aukera ere izan zuten.

Larunbatean egin zen batzarra eta bertan parte hartu zuten Lourdes Auzmendi sailburuordeak eta Euskal Herritar eta Gizataldeentzako zuzendari Julian Celayak, besteak beste. Igandean NABOk Bizi Emankorra saria eman zien Mary Gaztambide eta Anita Anacabe Franzoiari, euskal kulturaren alde egindako lanarengandik.

Jarraian, argazki kronika baten bidez asteburuko kontakizuna:

 2012 Elko Basque Festival (1)

[NABO bilera, Boiseko Euskal Museoko Patty Miller hizketan delegatuen aurrean]

2012 Elko Basque Festival (2)

[NABO bilera: Ongi etorria bertsotan, Wyoming-etik etorritako Martin Goikoetxea bertsolariaren (eta aldi berean Rock Springs-eko delegatu eta NABOko Euskara arduraduna denaren) eskutik. Eskubian, Lourdes Auzmendi Kultura sailburuordea bideoan filmatzen]

2012 Elko Basque Festival (3)

[NABO bilera, Lourdes Auzmendi delegatuen aurrean hizlari, lehenengo lerroan Jaurlaritzako Julian Celaya eta Andoni Martin dituela]

2012 Elko Basque Festival (4)

[NABO bilera: NABOk cowboy (edo cowgirl) kapelak eman zizkien opari Jaurlaritzatik, Kultura sailetik zein Gizataldeentzako Zuzendaritzatik, bertaratutako gonbidatuei]

2012 Elko Basque Festival (6)

[NABO bilera: NABOko bileran parte hartutako zenbait delegatu eta gonbidatuen argazkia]

2012 Elko Basque Festival (5)

[Lagunak Kantari: asteburu osoan Elkoko euskal jatetxe eta tabernak, euskal etxea bera eta herriko parkea, rodeolekua eta kaleak euskal leku bilakatu dira. Argazkiak, hiru lagun kantari euskal giro ederraren lekukotasuna emanez]

2012 Elko Basque Festival (7)

[Asteburuan zehar, 'National Basque Festival'eko programa barnean, pilota partida eta norgehiagokak egin ziren Elkoko Udal Parkeko kantxan]

2012 Elko Basque Festival (8)

[Boisen San Balendin Berriotxoa santu bizkaitarraren familia adar bat ezarri zen, eta Elkoko euskal jaian presente egon ziren, inguruko bi euskal etxeak patroitzat hartu baitute euren ahaidea]

2012 Elko Basque Festival (9)

[Balendin Berriotxoaren ixtorioa azalduz Elkon erakutsi zuten panela]

 2012 Elko Basque Festival (10)

[Igandean, euskarazko meza, aita Lastiri meza-emaile, konsagrazio momentuan Oinkariko dantzariak ohore-emaile]

2012 Elko Basque Festival (11)

[Beste hainbat euskal talde, dantzari, kirolari, musikari eta kulturgileren artean Boiseko Biotzetik abesbatzakoak ere aritu ziren Elkon]

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)


bisita