euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Martxoaren 20an bukatuko da NABOren 'Aita Martxel Tillous' gazteentzako bekak eskatzeko epea

2009/03/10

Aita Martxel Tillous NABO Youth Aid Fund bekaren afitxeko irudia (argazkia Nabasque.org)
Aita Martxel Tillous NABO Youth Aid Fund bekaren afitxeko irudia (argazkia Nabasque.org)

PUBLIZITATEA

Aita Martxel Tillous beka NABOk Renon egin zuen azken bilkuran sortu zen, eta bere helburua euskal kulturaz interesa duen edozein gaztek diru faltagatik programa eta ekimenetatik kanpo ez gelditzea ziurtatzea da. Hasieran beka NABOko diru propioekin finantzatu zen, baina azkenaldian partikular eta euskal etxeetako dohaintza eskuzabal asko jaso ditu. Beka eskatzeko epea martxoaren 20ean bukatuko da, esan nahi baita datorren asteko ostiralean.

Reno, AEB. Beka honek Aita Martxel Tillous, 14 urtez AEBetako mendebaldeko euskaldunen apeza izan dena, omentzen du. Tillous 1994tik 2008ra izan da AEBetako euskaldunei laguntzen. NABOk antolatzen duen Udaleku izeneko kultur eta aisialdi taldeko udaleku kanpalekuetan hartu zuen parte, txistua eta kantua erakutsiz gazte euskal amerikarrei. Eta nahiz eta AEBetan distantzia izugarriei aurre egin behar, ez zuen sekula huts egin hamaika ezkontza, bataio, hileta edo euskal etxeetako pikniketako hitzorduetan. Aita Martxel Baionako elizbarrutiak AEBetara bidali duen azken apeza izan da; AEBetako euskaldunek, 1961an Aita Jean-Leon Luro heldu zenetik gozatu dute Baionatik etorri den zerbitzu honetaz.

NABOko gazteentzako bekaren esleipena eskatzaileen beharrak kontuan hartuz erabakiko da. Eskatzaileek iazko errenta aitorpeneko kopia bat aurkeztu beharko dute dokumentazioarekin. Grace Mainvil, NABOko idazkaria, izango da eskatzaileen izenen jakitun den bakarra eta eskatzaileen pribatutasuna gorde egingo da. Aukeraketa batzordeak erabakia hartzeko behar duen informazioa baino ez du izango. Eskatzaileei apirilaren 1ean emango zaie erabakiaren berri.

Eskabidea aurkezteko inprimakiak eskuratzeko eta NABOren gazteentzako egitasmoei buruzko informazio gehiago jaso nahi izanez gero, jo hona.

Lotura interesgarriak

NABO webpage
www.nabasque.org

Aita Martxel, 'euskaldunen apeza'
www.basqueclub.com/Euskaldunen_Apeza.htm

Martxel Tillous: Ipar Ameriketako euskal apez ibiltaria
www.euskalkultura.com/albisteak/martxel-tillous-ipar-ameriketako-euskal-apez-ibiltaria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia