Hemen zaude: Hasiera Albisteak Martxoaren 15era arte dago zabalik euskal kataluniar alderatze azterketak egiteko laguntzetara aurkezteko epea

Martxoaren 15era arte dago zabalik euskal kataluniar alderatze azterketak egiteko laguntzetara aurkezteko epea

2010/01/22

Urtero deitzen dituzte dirulaguntzok Institut d'Estudis Catalans erakunde katalanak eta Eusko Ikaskuntzak, bi kulturak uztartuz edo bi kulturei dagozkien gai edo alderdiak alderatuz edo ikertuz eginiko lanei sostengua emateko. 4.680 euroko diru kopuruz hornitua, hiru hilabeteko epea daukate lanok gauzatuak izan daitezen eta hautagaiek Eusko Ikaskuntzako kide beharko dute izan, edo kide izateko eskaera egina izan beharko dute. Hautagaitzak aurkezteko epea datorren martxoaren 15ean bukatuko da.

Donostia-San Sebastián. Deialdiak ikertzaile gazteak ditu helburu eta karia horretara oinarrietan argitzen da azken hamar urteotan graduatutako edo lizentziatutako gazteek eskuratu ahal izango dute beka. Bekaren bidez, hiru hilabeteko gehieneko egonaldia ordainduko da. Aipatutako egonaldia esleipen-dataren hurrengo sei hilabeteetan egingo da, katalana hitz egiten den eremu batean.

Proposatutako lana burutzeko gehieneko epea urtebetekoa izango da, eta beka eskuratu izanaren jakinarazpen-datatik 15 egunera emango zaio hasiera. Eskaera-inprimakiak Eusko Ikaskuntzaren edozein bulegotan eskura daitezke, baita erakunde honen webgunean ere.

Deialdiko jakingarriak, inprimakiak eta gainerako dena delakoak hemendik jaitsi daitezke.

Lotura interesgarriak

Eusko Ikaskuntza
www.eusko-ikaskuntza.org

Institut d'Estudis Catalans
www.iec.cat

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.