Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskarazko marrazki bizidun eta haurrentzako filmak doan jaisteko aukera ematen du webgune batek

Euskarazko marrazki bizidun eta haurrentzako filmak doan jaisteko aukera ematen du webgune batek

2011/09/08

Euskal Herritik kanpo bizi zara baina zure seme-alabei aukera eman nahi diezu euskara ikasi, praktikatu eta -garrantzitsuena ziurrenik- euskaraz gozatzeko? Bada, horretan laguntza aparta izan daiteke jarraian aurkezten dizugun Marrazkiak.99k.org webgunea. Bertan haurrentzako euskarazko filmeak eta marrazki bizidunak jaitsi daitezke, doan. Aukera zabala da oso: ia 4.500 artxibo daude eskuragarri. Tartean 'Doraemon', 'Kodea: Lyoko', 'Pokemon' (...haurrak dituztenek badakite zertaz ari garen) eta 'Dragoi Bola', 'Arturo Erregea' eta 'Scooby Doo' bezalako klasikoak.

Donostia-San Sebastian. Marrazki bizidunak eta haurrentzako luzemetraia sorta ikusgarria eskaintzen ditu Marrazkiak.99k.org webguneak, eta doan gainera. Luzemetraien atalean 205 filme daude eskuragarri une honetan, besteak beste, 'Asterix', 'Harry Potter', 'Banpiro Txikia', 'Ice Age', 'Megasonikoak', 'Niloko Printzesa' eta 'Doraemon''. Marrazki bizidunek tartean aukera are handiagoa da, kontuan izanik telesail bakoitzeko makina bat atal deskarga daitezkeela. Izenburuen artean 'Dragoi Bola', 'Etxekaltetxoak', 'Hattori Ninja', 'Hirukiak' eta 'Pokemon' aipa daitezke, adibidez. Baina 106 telesailen zati txiki bat baino ez dira.

Filmeak zein telesailak deskargatzeko bidea erraza da. Hasteko, aukeratu nahi duzun pelikula edo telesaileko atala. Sistemak Megaupload zerbitzarira eramaten du erabiltzailea eta bertan deskarga egiteko bi aukera eskaintzen dira: Premium (ordaindu beharrekoa) eta, segundu batzuk itxaron ostean, normala (doan). Sakatu eta sistemak ordenagailura deskargatuko du artxiboa. Beste aukera bat artxiboa Megaupload webgunean zuzenean ikustea da.

Prozesuan arazoren bat aurkitzen duenarentzat webguneak laguntza atal bat ere eskaintzen du, honako edukiekin:

1.- Artxiboak zuzenean nola ikusi: Hemen

2.- Artxiboak nola deskargatu: Hemen (Sistemak banan banakako deskargak onartzen ditu soilik. Hala ere, JDownloader moduko programak erabil daitezke deskargak automatizatzeko. DLC kontenedoreak programa honekin ireki behar dira).

3.- TDT-tik grabatutakoa Divx-era nola pasa (Gaz.): Hemen

4.- Pelikula bat DVD-n nola pasa Divx-era (Gaz.): Hemen

Zorte on eta ongi pasa!

2013-06-18 OHARRA: Filmak jaisteko helbide eguneratua hau da: http://marrazkiak.euskal-encodings.com

marrazki bizidunak

ainhoa arbelaitz — 2013/02/27 20:42
nola egingo nuke film bat jeisteko

Filmak jaisteko helbide berria

EuskalKultura.com — 2013/06/18 20:33
Hona film eta telesailak jaisteko helbide eguneratua: http://marrazkiak.euskal-encodings.com. Zorte on!

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)


bisita