euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Erosketak egiten internetez: Sareak euskal produktu eskaintza zabala eskaintzen du gabonetan oparitzeko

2009/12/11

Eguberri opariak
Eguberri opariak

PUBLIZITATEA

Gabonak gainean dira, Olentzeroren etorrera ere bai, eta mundu osoko euskaldunek lan ugari izango dute lagun eta senitartekoentzat opariak bilatzen. Interneteko merkatua zabala da eta Euskal Herri barruan eta kanpoan bizi direnek badute non hauta euskal kutsuko opariak erosi nahi badituzte. Webgune zerrenda beste bat izan zitekeen --asko egin baitaitezke-- baina bat egiten hasi eta hau atera zaigu. Hona, opariak egiteko langintza batzuetan zail horretan lagundu nahian, online dauden denda horietako batzuk bilduz osatu dugun zerrenda.

Donostia-San Sebastian. Jadanik egun gutxi falta dira Olentzeroren etorrerarako. Azkeneko momentuan opariak erosten korrika eta presaka ez ibiltzeko, online bisitatu daitezkeen zenbait orrialde ekarri ditugu abenduaren 25ean euskal produktuak oparitu nahi dituztenentzat: Horietako bi, Euskal Denda eta Etxart Allande denden webguneak dira (lehenengoak, denda fisikoa Hondarribian du eta bigarrenak Maulen, Zuberoan). Saltoki hauetan aukeran dauden euskal produktu tipikoen artean, souvenir eta opariak (euskal sinbologia tradizionala irudikatzen duten marrazkiekin  apainduak: ikurriña, lauburua…) dekoraziorako artikuluak (euskal mahaizapiak, ontziteria, beirak…) eta arropa (kamixetak, txapelak…) aurki ditzakegu. Honez gain, euskal gastronomiaz gozatzeko hainbat euskal produktu dituzte aukeran (pintxoak hornitzeko saltsak, Ezpeletako piperra, Ibarrako piperminak, euskal pastela, sagardoa, txakolina, patxarana…).

Estilo bereko denda da Olentzeroa eta gainera Sanferminetako jaiekin zer ikusia duten produktuak saltzen dituzte: zapi eta gerrikoak, zahatoak, posterrak, panpinak edota zeramika eta portzelanazko ontziteria, besteak beste. Ildo beretik, Nonbait dendak aurretik aipatutako produktuen eskaintza ere badauka eta hemen CDak liburuak eta DVDak ere saltzen dituztela. Saski-Naski.com saltoki birtualean (saltoki fisikoa Donostiako Boulevardean du), egur, zeramika, oihal, burdin edo kristalean egindako eskulanak saltzen dira. Horrez gain gizon, emakume eta haurrentzako euskal jantzi tradizionalak eta aisialdirako edota etxerako, euskaraz idatzitako esaldiak dituzten tresnak ere bai.

Diasporako dendak

Euskal produktuak saltzen dituzten dendak Euskal Herrian ezezik Diasporan ere topa ditzakegu. Adibidez, Boise-ko (idaho) Ahizpak Designs dendan, Izar eta Maite Iribarren ahizpen eskutik, egurrean eta zilarrean egindako eskulan artisauak saltzen dituzte eta dekoraziorako koadro eta bestelako apaingarriak ere bai. Eurak dira diseinatzaile. Kanadako Lauburu dendan, berriz, lauburuz apainduriko elastiko, poltsa eta mantalak dira protagonista. Era berean, BasqueImports.com dendak San Frantziskotik makina bat eratako produktuak bidaltzen ditu mundu osora, denak euskal gastronomia, apainketa edota kulturarekin zer ikusia dutenak.

Estatu Batuetako Cafepress eta Erresuma Batuko Zazzle webgunetan txoko bat bada euskal kutsuko produktuentzako, eta euskal sinbologiaz bustitako elastiko, eranskailu, katilu, txapel eta bestelakoak saltzen dituzte. Dudarik gabe eskaintza askoz zabalagoa da, baina da baina nondik hasi badaukazu, irakurle!



Komentarioak

  • denda berri bat

    Eskaintzaren zerrenda handitzearren, bat gehiago: www.euskalherrikoplaza.com --> Abenduaren hasieran zabaldu zen webgunea. Bereizgarria: Ekoizleak zuzenean saltzen dituela bere produktuak. Janaria, edariak, jantziak, liburuak, DVDak, CDak...

    lorea, 2010/01/13 21:15

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia