euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Maitena Mugica eta Cecilia Lejarreta, Argentinako Tandil-ekoak jasoko dute 'Euskera para dummies' liburua

2012/08/01

Argentinako Tandilgo Maitena Mugica eta Cecilia Lejarreta lagunek jasoko dute datozen egunetan euren etxean 'Euskera para dummies' liburuaren ale bana. Zeu ere garaiz zabiltza irailaren 5eko zozketan parte hartzeko. Egizu aproba!
Argentinako Tandilgo Maitena Mugica eta Cecilia Lejarreta lagunek jasoko dute datozen egunetan euren etxean 'Euskera para dummies' liburuaren ale bana. Zeu ere garaiz zabiltza irailaren 5eko zozketan parte hartzeko. Egizu aproba!

PUBLIZITATEA

Iritsi da 'Euskera para dummies' liburuaren lehenengo zozketa egiteko unea eta aurreneko bi liburu hauek Argentinako Tandilerako bidea hartuko dute, bertako bi harpidedun --bat lehenagotik lagun genuena, bestea berria-- izan baitira zorioneko, datozen egunetan liburuaren ale bana jasoko baitute Maitena Mugicak eta Cecilia Lejarretak. Zorionak biei. EuskalKultura.com harremanetan ipini da dagoeneko eurekin, albistearen berri zuzenean emateko. Oraingoan liburua eurenganatu ez duten irakurleek, bigarren aukera ere badute, bigarren zozketa bat egingo baitugu irailaren 5ean. Parte hartzeko arauak, aurreko berak. Kasu honetan hiru liburu banatuko ditugu: bana parte hartzen duten bi lagunentzat eta hirugarrena, eurak erabakitzen duten Euskal Etxearentzat. Ez zazu aukera galdu!

Donostia-San Sebastian. Buenos Aires probintzia argentinarreko Tandiletik idatzi duten bi lagun, Maitena Mugica eta Cecilia Lejarreta, izan dira garaile EuskalKultura.com-ek  'Euskera for dummies' liburuz zozketatuz egindako lehenengo saio honetan (ez ahaztu bigarrena irailaren 5ean izango dela). Parte hartzeko euren emailean ziotenez, euskara ikasleak dira eurak Tandilen. Dagoeneko adierazi diegu zuzenean emailez zozketaren emaitzaren berri eta bi egun baino lehen erantzuten badute, idatziko dugu hemen euren berri gehiago. Jakin dezatela, dena den, liburua datozen egunetan bidaliko zaiela zozketan parte hartzeko utzi zituzten helbideetara posta zertifikatuz.

Gogoratu irailean beste hiru ale zozketatuko ditugula 'Euskera for dummies' liburu honenak: bi parte hartzen duten bi lagunentzat izango dira, eta hirugarrena eurak erabakitzen duten euskal etxearentzat (kus beherago). Jean-Baptiste Cobos euskaltzaina eta Jasone Salaberria dira liburuaren egile. Lehenago frantses bertsioa egin zuten eta ondoren, joan den ekainean, atera da hau, gaztelaniz ama-hizkuntza dutenei zuzendua. EuskalKultura.com-ek, Planeta taldekoa den Editorial para Dummies argitaletxearekin lankidetzan ipini du zozketagai.

Liburua, berez, erabilgarria izan daiteke Euskal Herrira etorri nahi duten turistentzat zein bertan bizi eta sekula euskara ikasi ez duten biztanleentzat. Eta nola ez, oso baliagarria izango zaie Diasporatik arbasoen hizkuntza hobeto ezagutu eta pixka bat hitz egin nahi duten euskaldunen ondorengoei ere.

Bigarren zozketa, irailaren 5ean: anima zaitez!

Gaurtik aurrera posible da emailak bidaltzea eta bigarren zozketan parte hartzea.

Horretarako aski da zure izen-deiturak, emaila eta posta helbidea bidaltzea, hura ados harpidetu nahi duzun lagun baten datuekin batera. Lehenengo zozketak saririk lortu ez duten lagunak bigarren zozketa honetan ere parte hartuko dute automatokoki.

Parte hartzeko arauak

Zenbat eta lagun gehiago harpidetu, gero eta aukera handiago izango duzu saria zeuganatzeko. Jarraipide hauek kontuan hartu:

-Email batean zure eta lagun baten honako datuak idatzi behar dituzu: izen-deitura, emaila eta posta helbidea, kalea, herria, posta-kodea eta herrialdea adieraziz (irabazle suertatzen bazara liburua bidali ahal izateko). Eta hirugarren liburua helarazi nahi diozun euskal etxearen izena adierazi. Pauso hau egoki betez baino ezin da parte hartu

-Parte hartzeko aukera bat baino gehiago lor ditzakezu harpidedun bat baino gehiago eginez. Kasu bakoitzean prozesu bera segitu beharko duzu eta harpidedun berri bakoitzeko mezu berri bat bidali, beti aurretik aipatutako datu horiek guztiak baitaratuz

-Ez da onartuko pertsona diferenteak email helbide berarekin harpidetzea. Alegia, e-mail bat dagoeneko harpidedunen datu-basean badago, ez da harpidetza berririk onartuko helbide horretara

-Zozketaren emaitzak buletinean eta webgunean agertuko dira, irailaren 5ean. Emailak irailaren 4aren 24:00ak arte jasoko ditugu, beti europar kontinenteko ordutegi nagusian

-Liburuak posta zertifikatuz bidaliko zaizkie saridunei, parte hartzeko emailean adierazitako helbideetara

-"Euskera para Dummies" erosteko, jo hona (paperezko bertsioak 9 euro balio ditu; liburu elektroniko bezala ere eros daiteke, merkeago).



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia