Madril, Bartzelona, Valentzia eta Mallorkako 40 ikaslek egin dituzte HABEren egiaztatzeko probakgaur egingo dute
Beno, azterketen kontua.
Ekainaren 16an izango dira ahozko azterketak Madrileko Euskal
Etxean.
Dakizuenez, azken urteotan, HABEk maila desberdinak
egiaztatzeko frogak egiten ditu E.A.E.n.
2008/09 ikasturtean Madril eta Bartzelonako euskal etxeetara
(hoiek urtero duten ikasle kopurua kontuan izanda) luzatu zen deialdian parte
hartzeko aukera.
E.A.E.ko deialdi beraren barruan parte hartzen zutenez, hemen
bezalaxe, eskubidea zuten bi deialditan (ekaina eta iraila) parte hartzeko.
Lehenengo bi urtetako datuak ikusita, argi ikusi genuen 2. deialdian oso parte
hartze eskasa izaten zela eta, horregatik, eta beste hainbat berezitasunengatik,
2010/11 ikasturtean Euskal Etxetarako deialdi berezia argitaratu da. Oinarrian
deialdi orokorrak dituen eskakizunak jasotzen dituena eta hainbat berezitasun
ere.
2011ko deialdira 40 ikasle matrikulatu dira. Gehienak
Bartzelona eta Madrilekoak dira, baina, badira Valentzia eta Mallorkako euskal
etxeetatik aurkeztu direnak ere, azterketa lekuak Bartzelona eta Madril izan
arren.
Bartzelonan 7 ikasle aurkeztu ziren eta deialdiak dion bezala,
idatzia eta ahozkoa egun berean egin ziren, maiatzaren 14an.
Madrilen 33 egin zuten matrikula eta 31 aurkeztu ziren. Froga
idatzia maiatzaren 21ean egin zitzaien eta ahozkoa ekainaren 16an izango
da.
Bertara 19 ikasle aurkeztuko dira:
2 ikasle 3. mailara (idatzia egin zutenen
%40)
6 ikasle 2. mailara (idatzia egin zutenen
%75)
11 ikasle 1. mailara (idatzia egin zutenen %
64''70)
Emaitzak E.A.Ekoen parekoak edo hobeak dira zenbaitetan.
Horrek adirazten du euskal etxe horietako jardunaren
seriotasuna eta profesionaltasuna, izan ere, Euskal Herritik kanpo euskara
ikasteak dituen zailtasunak kontuan eduki behar dira eta ikasleek ahalegin
erantsia egin behar dute prozesuan aurrera egiteko. Eta, bitxia badirudi ere,
notarik onenan oraingoan Mallorkako ikasleak lortu ditu. Ikasle Mallorkiarra,
euskal jatorririk ez duena eta Mallorkako euskal etxean euskara ikasi
duena.
Horrez gain, deialdi hauetan parte hartzeko aukera izatea
pizgarri bat da euskal etxe horietako ikasle eta irakasleentzat, beren lanare
balioaren ispilu baita.
Ikusten da, parte hartzaile kopurua egonkortzen ari
dela.
