Hemen zaude: Hasiera Albisteak Madril, Bartzelona, Valentzia eta Mallorkako 40 ikaslek egin dituzte HABEren egiaztatzeko probakgaur egingo dute

Madril, Bartzelona, Valentzia eta Mallorkako 40 ikaslek egin dituzte HABEren egiaztatzeko probakgaur egingo dute

Beno, azterketen kontua.
 
Ekainaren 16an izango dira ahozko azterketak Madrileko Euskal Etxean.
Dakizuenez, azken urteotan, HABEk maila desberdinak egiaztatzeko frogak egiten ditu E.A.E.n.
2008/09 ikasturtean Madril eta Bartzelonako euskal etxeetara (hoiek urtero duten ikasle kopurua kontuan izanda) luzatu zen deialdian parte hartzeko aukera.
E.A.E.ko deialdi beraren barruan parte hartzen zutenez, hemen bezalaxe, eskubidea zuten bi deialditan (ekaina eta iraila) parte hartzeko. Lehenengo bi urtetako datuak ikusita, argi ikusi genuen 2. deialdian oso parte hartze eskasa izaten zela eta, horregatik, eta beste hainbat berezitasunengatik, 2010/11 ikasturtean Euskal Etxetarako deialdi berezia argitaratu da. Oinarrian deialdi orokorrak dituen eskakizunak jasotzen dituena eta hainbat berezitasun ere.
2011ko deialdira 40 ikasle matrikulatu dira. Gehienak Bartzelona eta Madrilekoak dira, baina, badira Valentzia eta Mallorkako euskal etxeetatik aurkeztu direnak ere, azterketa lekuak Bartzelona eta Madril izan arren.
Bartzelonan 7 ikasle aurkeztu ziren eta deialdiak dion bezala, idatzia eta ahozkoa egun berean egin ziren, maiatzaren 14an.
Madrilen 33 egin zuten matrikula eta 31 aurkeztu ziren. Froga idatzia maiatzaren 21ean egin zitzaien eta ahozkoa ekainaren 16an izango da.
Bertara 19 ikasle aurkeztuko dira:
2 ikasle 3. mailara (idatzia egin zutenen %40)
6 ikasle 2. mailara (idatzia egin zutenen %75)
11 ikasle 1. mailara (idatzia egin zutenen % 64''70)
Emaitzak E.A.Ekoen parekoak edo hobeak dira zenbaitetan.
Horrek adirazten du euskal etxe horietako jardunaren seriotasuna eta profesionaltasuna, izan ere, Euskal Herritik kanpo euskara ikasteak dituen zailtasunak kontuan eduki behar dira eta ikasleek ahalegin erantsia egin behar dute prozesuan aurrera egiteko. Eta, bitxia badirudi ere, notarik onenan oraingoan Mallorkako ikasleak lortu ditu. Ikasle Mallorkiarra, euskal jatorririk ez duena eta Mallorkako euskal etxean euskara ikasi duena.
Horrez gain, deialdi hauetan parte hartzeko aukera izatea pizgarri bat da euskal etxe horietako ikasle eta irakasleentzat, beren lanare balioaren ispilu baita.
Ikusten da, parte hartzaile kopurua egonkortzen ari dela.
Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

E-postaz harpidetu albisteetara

bisita