Hemen zaude: Hasiera Albisteak 'Luis Miguel de Zulategi' Euskal Etxea, euskal egoitza bat Kolonbiako Medellin hiriko erdigune historikoan (bideoa)

'Luis Miguel de Zulategi' Euskal Etxea, euskal egoitza bat Kolonbiako Medellin hiriko erdigune historikoan (bideoa)

Joan den apirilean onartu zuen ofizialki Eusko Jaurlaritzak Kolonbiako bigarren euskal etxea. Urteetan Bogotako Euskal Etxea eta hiriburuko euskal mugimendua herrialde osoko antolatutako bakarrak izan ostean, Antioquia departamenduan eta bertako hiriburu den Medellinen euskaldun talde batek taldea euskal etxe bihurtzea erabaki zuen. Horretarako lehen mailako konplize izan dute Libe de Zulategi, izan ere euskal etxeari izena ematen dion musikari eta profesional nafarraren alaba. Margolari den Libek Medellin erdigunean, historiaz eta artez betetako bere galeria eta lekua ekarri dio Euskal Etxeari. Elkarteko lehendakariorde gisa, kultur trukeak eta lankidetza nahi ditu bultzatu Euskal Herriaren eta Antioquia eta Kolonbiaren artean.

Medellin, Kolonbia. Honi guztiari buruz mintzo zaio Medellingo Centrópolis egunkariari, agerkariak joan den larunbatean argitara eman duen elkarrizketa edo artikuluan. Margolari gisa Medellin erdigunean duen arte galeria eta pintura tailerra ikurriñaz jantzi eta Euskal Etxearen egoitza bilakatu ditu, euskal kulturaren enbaxadari izateko asmoz. Medellinen duela ia sei urte Antioquiako Unibertsitatean sortutako Euskal Ikasketa Zentroak, unibertsitate barneko ekimenak utzi gabe eta zentro izaera utzi gabe, beste elkarte bat sortzea erabaki zuen iaz, euskal etxea, bestelako ekitaldiak eta ekimenak garatu ahal izateko. Hortik sortu zen 'Luis Miguel de Zulategi' Euskal Etxea, eta horko lehendakariorde izatea proposatu zioten aurretik ere euskaldun aktibo zen Liberi.

[Bideo honetan Libe de Zulategik Euskal Etxeari eta bere ekimenei buruzko xehetasunak azaltzen ditu]

Libek eta oro har Euskal Etxeak berak Euskal Herriari eta euskal kulturari ezezik Medellin eta Antioquia eta bertako kultura eta biztanleei ere egin nahi diete euren ekarria. Lekui erabat zentrikoan daude Medellinen eta hori guztiua baliatu nahiko lukete. Medellin erdiguneko Centropolis egunkariaren artikulua, erdaraz, hemen topa dezakezu.

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

'Luis Miguel de Zulategi' Euskal Etxea, euskal egoitza bat Kolonbiako Medellin hiriko erdigune historikoan (bideoa)

Libe de Zulategi pintorea eta Antioquiako Medellingo 'Luis Miguel de Zulategi' Euskal Etxeko lehendakariordea da. Irudian, euskal etxearen egoitza bilakatu duen bere galeria eta tailerrean (argazkia Centrópolis)

E-postaz harpidetu albisteetara

Erlazionatutako elementuak


bisita