euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lopez lehendakariaren aurreneko bidaia ofiziala Europara, harrera ekitaldia eginez Bruselako euskaldunei

2009/10/02

Patxi Lopez lehendakaria
Patxi Lopez lehendakaria

PUBLIZITATEA

Patxi Lopez lehendakariak lehenengo bidaia ofiziala egingo du Europara datorren astelehenean, Bruselara, eta Eskualdeetako Komitearen osoko bilkuran parte hartuko du --euskal presidente batek hala egingo duen lehen aldia izango da--, Durao Barroso Europar Batzordeko presidentearekin eta Joaquin Almunia Europar Komisario bilbotarrarekin bilduko da, eta euskal enpresari talde batekin bilera pribatu bat egingo du, eguna Euskadiko Ordezkaritzan Bruselan bizi den euskal gizataldeari harrera ekitaldi bat eginez amaituko duelarik, euskal europarlamentariak eta bestelako gonbidatu batzuk ere bertan. López lehendakariak Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusi Guillermo Echenique izango du laguntzaile; idazkari nagusiak asteartean, hilaren 6an, Bruselan egingo diren zenbait bileretan parte hartuko du, lehendakaria gabe.

Vitoria-Gasteiz. Patxi Lopez Lehendakaria Bruselara joango da datorren astelehenean, hilak 5, eta Eskualdeetako Komitearen osoko bilkuran parte hartuko du, europar hiriburuan Eskualdeen eta Hirien Europar Astearen baitan --open days deitzen zaio-- Europako Parlamentuan bertan egingo den ekitaldian. Iragan maiatzean lehendakari hautatu zutenez geroztik kanpo-agendako lehenbiziko bidaia du hau Patxi Lopezek.

Lehendakariak agenda estua du izango du goizetik, osoko bilkuran parte hartzeaz gain, zenbait bilera izango baititu, tartean Europako Batzordeko lehendakari José Miguel Durão Barrosorekin eta europar komisarioa den Joaquin Almunia bilbotarrarekin.

Harrera ekitaldia Bruselako euskal gizataldeari

Era berean, Lehendakariak bilera pribatua egingo du EAEko enpresaburu batzuekin, europar gaiei buruz dituzten kezkak azal dizkazkioten. Eguna amaitzeko, Lehendakariak harrera egingo die, Euskadiko Ordezkaritzaren egoitzan, Bruselan bizi diren EAEko herritarrei, euskal europarlamentariak eta beste gonbidatu batzuk ere bertan direla. Ekitaldi hau arratsaldeko seietatik zazpi t'erdiak bitartean gauzatuko da, Euskadiko Ordezkaritzak Bruselako Rue dex Deux Eglises/Tweekerkenstraat 27 helbidean duen egoitzan.

Kanpora egingo duen lehenbiziko bidaia honetan Lopez lehendakariak Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusi Guillermo Echenique izango du laguntzaile; biharamunean, urriaren 6ean, Lehendakaria jadanik Euskadin, idazkari nagusiak Bruselan egingo diren zenbait bileratan hartuko du parte, hala nola Europako Eskualdeetako Komiteko talde sozialistaren bilera batean, eta Eskualdearteko Lantaldean, autogintzaren sektoreak Europar Batasunak pairatzen duen krisiari aurre egiteko neurriak eztabaidatzen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia