euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lehen urtebetetzea, Olavarriako euskaldunek bertako 'Gure Etxe Maitea' berrabiatzen hasi zirenetik

2011/04/11

Olavarriako euskal etxeko kide eta lagun talde bat, iaz Gernikako bonbardaketaren 73. urtemuga gogoratuz egindako elkarretaratzean
Olavarriako euskal etxeko kide eta lagun talde bat, iaz Gernikako bonbardaketaren 73. urtemuga gogoratuz egindako elkarretaratzean

PUBLIZITATEA

Urtebete joan da Buenos Aires probintzia argentinarreko Olavarrian bertako euskal jatorridun talde batek herriko 'Gure Etxe Maitea' Euskal Etxea berreskuratzen hasi eta inguruko euskal ekimenak atzera suspertzen eta indartzen hasi zirenetik. Urtemuga behar bezalako ospagai hartu dute, elkarteko Maria Susana Mendizabal eta Antonio Asteasuain, hurrenez-hurren lehendakari eta lehendakariorde diren bi herritarrek EuskalKultura.com-i adierazi diotenez. Aurrerapenak pixkanaka doaz nabarmentzen eta besteak beste, urte honetan EEaren egoitza berreskuratu dute. Ekintzak ere ugari egin dituzte. Hona azken asteotakoen berri.

Olavarria, Argentina. Euskal Etxeko buruzagiak zuzendu zaizkigu urtebetetzearen berri emanez eta azken asteotako balantzetxoa eginez. Bazkide kopurua beti goraka doakiela adierazi digute. Iragan otsailean, hemen uda garai bete-betea den saoinean, kanpaina bat egin zuten bazkide eta lagunen artean elikagai ez-galkorrak eta arropa bilduz, gizarte- eta elikadura-behar handietan diren familia eta jendearen artean banatzeko Tartagal aldean, Argentina iparraldeko Salta probintzian.

2011eko 'Corso ofizialetan' (inauterietan), euskal stand bat ipini zuten euskal etxeko kideek, euskal sinbologiaz apainduta, bertaratu ziren guztien oniritzia lortuz. Eta Emakumearen Nazioarteko Egunean, uda mailako ospakizunean, euskal elkartea partaide izan zen.

'Gure Etxe Maitea'tik heldu zaigun ekintzen laburpenak, herriko alkateak, José M. Eseverri jaunak, 'Memorioaren Eguna'ren ekitaldietan parte hartzeko gonbitea luzatu ziola Euskal Etxeari dio. "Martxoaren 24ean, euskal ordezkariak gure herrialdearen istorio hurbil mingarria gogoan edukitzeko ekitaldietan parte hartu zuten".

Azkenik, esan beharra dago Euskal Etxea zutikatzen ari den taldeak gustu handiz heldi diola lanean daraman azken urtebete hau ospatzeari. Afari batez ospatu zuen 2010eko apirilaren 5etik hona ibilitako lanaren atzerabegirakoa egin eta gelditzen denari kuraiez, indar eraberrituz, ilusioz eta gogo biziz eutsiz hasi berria den bigarren urteari.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia