euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lan eskaintza (premiazkoa): Madrilgo UNEDerako Euskara irakurle bila ari da Etxepare Institutua

2013/10/03

Etxepare Euskal Institutuaren logotipoa
Etxepare Euskal Institutuaren logotipoa

PUBLIZITATEA

Etxepare Euskal Institutuak premiazko deialdia egin du Madrilgo UNEDerako Euskara eta Euskal Kultura koordinatzaile eta irakurlea aukeratzeko. Deialdi honek presako eta aparteko izaera du, ikasturtea dagoeneko abian baita eta orain arte koordinazio lanaz arduratu denak uko egin baitio ardura horri. Eskabideak aurkezteko epea astelehenean, urriaren 7an, amaituko da.

Donostia-San Sebastián. Etxepare Euskal Institutua Euskara eta Euskal Kultura koordinatzaile eta irakurle bila ari da, Madrilgo UNEDen klaseak emateko 2013-2014 ikasturte honetan. Presako eta aparteko izaera du deialdi honek, ikasturtea dagoeneko abian baita eta orain arte koordinazio lanaz arduratu denak uko egin baitio ardura horri.

Hautagaiek honako baldintzak bete behar dituzte, besteak beste:

-Unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia). Lehentasuna izango dute Euskal Filologiakoek, Euskal Ikasketetako lizentzia edo gradua dutenek edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoek (A Hizkuntza: euskara).

-Hizkuntzei dagokienez, EGA edo baliokidea.

Eskabideak aurkezteko epea urriaren 7an amaituko da, goizeko 10:00etan.

Deialdiari buruzko informazio osoa hemen: Oinarriak eta eranskinak.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia