euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lan eskaintza: Liverpoolgo Unibertsitateak Euskara eta Euskal Kultura irakurle bila dabil

2014/03/05

Liverpoolgo Unibertsitateak Euskara irakurle postua betetzeko deialdia egin du
Liverpoolgo Unibertsitateak Euskara irakurle postua betetzeko deialdia egin du

PUBLIZITATEA

Liverpoolgo Unibertsitateak Euskara eta Euskal Kultura irakurle postua betetzeko deialdia egin du. Hautagaiek betebeharreko baldintzen artean honakoak dira: PhD edo Doktoretza maila irakasgaiarekin harremana duen arlo batean, EGA, nazioarte mailako argitalpenak eta euskara irakaskuntzan eskarmentua. Etxepare Euskal Institutuak sustatzen du irakurletza, baina kasu honetan unibertsitatea bera da hautatze-prozesua kudeatzen duena, postua Liverpool University-ko barne postu finkoa bilakatuko baita. Hautagaitzak bidaltzeko epea apirilaren 4an itxiko da.

Liverpool, Ingalaterra. Euskara eta Euskal Kultura irakurle postua betetzeko deialdia argitaratu berri du Liverpoolgo Unibertsitateak. Lanpostu finkoa da eta 31.644 eta 36.661 libera bitarteko soldata izango du, hautagaiaren lanbide-prestakuntza eta eskarmentuaren arabera.

Euskara irakurletza Etxepare Euskal Institutuaren sostenguarekin jarri zen abian Liverpoolgo Unibertsitatean, eta aurreko urteetan institutua bera izan da irakurlea hautatzeko ardura izan duena. Aldiz, oraingoan unibertsitateak kargua barne lanpostu finkoa bilakatu du, eta Liverpool University izango da hautapen-prozesua kudeatuko duena.

Hautagaitzak aurkezteko epea apirilaren 4an itxiko da.

Hautagaiek betebeharreko baldintzak

Lanpostua eskatu nahi duten hautagaiek honako baldintzak bete beharko dituzte:

-Irakasgaiarekin zerikusia duen arlo batean Doktoretza maila.
-Euskara: EGA maila edo baliokidea.
-Nazioarteko goi mailako argitalpen zerrenda.
-Behar-beharrezkoa da euskara eta euskal kultura unibertsitate mailan irakasten eskarmentua izatea, eta desiragarria da graduondoko mailan irakasten ere esperientzia izatea.

Dokumentazioa

Hautagaitzak aurkeztu nahi izanez gero, bete honako eskabideak:

-Applicant information form
-Job description file

Deialdiari buruzko informazio osoa, hemen.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia