La Platako Euzko Etxeak Bakearen Lorategi eraberrituaren inaugurazioan parte hartu zuen euskal stand bat aurkeztuz
La Platako Euskal Etxeak Bakearen Lorategiaren inaugurazioan parte hartu zuten, azken hilabeteotan egin dituzten eraberritze lanak bukatu ostean. Argentinar herriko Basoaren Pasealekuan dago parke adierazgarri hau eta bertan hiriko kolektibitateen irudi diren zuhaitzak landatu dituzte. Euzko Etxeak, noski, Gernikako Arbolaren kimua du ikur bezala. Inaugurazio ekitaldian hiriko agintariak eta kolektibitateen ordezkariek parte hartu zuten eta Euzko Etxeako kideek stand bat aurkeztu zuten euskal plater tradizional eta Euskal Herriari buruzko informazioarekin.
La Plata, Argentina. Euzko
Etxeako kideek La Platako Basoaren Pasealekuko Bakearen Lorategiaren
inaugurazioan parte hartu zuten hilaren 8an. Azken hilabeteetan eraberritze lanak egin dituzte parkean, hiriko kolektibitate desberdinen ikur diren zuhaitz, bandera eta plakak zaharberrituz eta kolektibitate bakoitzaren adierazgarri diren loreekin apainduz. Inaugurazio ekitaldia Pablo Bruera
hiriko alkateak eta udaleko hainbat agintariek aurkeztu zuten.
[Pablo Bruera hiriko alkateak aurkeztu zuen ekitaldia]
Euskal Etxeak,
aurkezpenarekin batera, euskal plater tradizionalak eta Euskal Herriari buruzko informazioa banatu zituen stand batean. Ikurrinek apaintzen zuten standa eta ikusle ugari hurbildu zen euskal kolektibitatearen saltokira.
[Euzko Etxeako kideak standa prstatzen (argazki multzoa La Platako Eusko Etxea)]
Bakearen Lorategia leku adierazgarria izan da azken urteetan La Platako euskaldunentzat. Euskal Etxeak Gernikako Arbolaren kimua jaso zuen iragan urtean eta kideek baso esanguratsu honetan landatu zuten. Landaketa 1937ko apirilaren 26an naziek burututako Gernikako bonbardaketaren 70. urteurrenaren oroitzapen jarduerekin batera egin zuten.
Lotura interesgarriak
La Platako
Euzko Etxea
www.centrovasco.com
La Platako Euzko Etxeako kideak ikurrinarekin Bakearen Lorategiaren inaugurazioa (argazkia Euzko Etxea)
