Hemen zaude: Hasiera Albisteak AthletiKuba futbolzale taldea: urte eta erdi Habanan euskaldunak bilduz afari, partidu eta kultur ekintzetan

AthletiKuba futbolzale taldea: urte eta erdi Habanan euskaldunak bilduz afari, partidu eta kultur ekintzetan

2010/12/28

Futbola eta kultura bikain nahasten dituzte Kubako talde honetan. Joan den abenduaren 11ean Urteroko Bilkura egin zuten eta bertan urte eta erdiko ibilbide honen balioespena. Positiboa, doaike. Ekimen ugari egin dituzte eta Habanako euskaldunen topaleku bihurtu dira tarte honetan: hileroko afariak, futbol partidak ikusteko hitzorduak, harrera Kubara datozen euskal artistei (aurten Ruper Ordorika, Rafa Rueda eta Edorta Jimenez izan dira bertan, besteak beste). Datorren urterako jarduera berriak prestatzen ari dira jada, tartean ohikoa bilakatu den Aberri Eguneko ospakizuna Habanan.

Josemi Arrugaeta/Habana, Kuba. Joan den abenduaren 11an AthletiKuba futbolzale taldeak Urteroko Bilkura egin zuen Habanan, Javier Zuloaga presidentearen etxean. Bertara 40 bat lagun bildu ziren, elkarteko kideak gehienak eta gonbidatuak beste batzuk. Zuzendaritza Batzordeak urte osoan zehar egindako ekimenen txostena eta urteko kontuen balantzea aurkeztu zituen.

Urte eta erdiko ibilbidea baino ez du taldeak, baina hasieratik bizitasun handia agertu du, Kubako euskaldunen bilgune dinamikoenetakoa bihurtuz. Urtean zehar eginikoen artean azpimarragarriak dira hileroko topaketak (hileko azken ostiralean), futbol partidak telebistan ikusteko hitzorduak (hamaika aurten) edo kultur arloko hainbat jarduera, hala nola Ruper Ordorika kantariari egin zioten harrera -kitaldi eta afari-omenaldia, eta joan den hilean Edorta Jimenez idazleari eta Rafa Ruedari eginiko ongi etorria.

Euskal tradizio finenari eutsiz, Urteroko Bilkuraren ostean bazkaria egin zuten taldeko kideek. Felix Sarasola bera izan zen sukaldaria eta menua, honakoa: sasoiko entsalada epela, atuna tomatearekin eta usoak ehiztari saltsan; ardo ona eta giro bikaina errezetako parte. Datorren urterako ekimen berriak ari dira prestatzen jada eta taldeak kide eta lagunei deia luzatu die apirilean Aberri Eguneko ospakizunaren prestaketan parte hartzeko Habanan.

 

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)


bisita