euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kotoiaren Lurra Euskal Etxea Chacoko Resistencia hiriaren 136. urteurreneko ekitaldietan partaide

2014/02/04

Kotoiaren Lurra Euskal Etxeko kideak 136. urteurreneko ekitaldietan (argazkia ChacoEE)
Kotoiaren Lurra Euskal Etxeko kideak 136. urteurreneko ekitaldietan (argazkia ChacoEE)

PUBLIZITATEA

Iragan otsailaren 2an bere sorreraren 136. urteurrena ospatu zuen Chaco probintziako Resistencia hiriak, eta Kotoiaren Lurra Euskal Etxeak festan parte hartu zuen, bertako beste komunitateekin batera. Ekitaldi nagusienetako bat 2 de Febrero parkean egin zen ikuskizuna izan zen eta hor izan ziren euskal etxeko kideak, ikurrinarekin, euskal immigranteen ordezkari. Iñaki Echarri bazkidea izan zen Kotoiaren Lurraren banderaria.

Resistencia, Argentina. 'Kotoiaren Lurra' Euskal Etxe chacotarrak Resistencia hiriaren sorreraren 136. urteurrenean parte hartu zuen, elkarteko iturriek EuskalKultura.com-i jakinarazi diotenez. Hiria 1878ko otsailaren 2an sortu zuten Italiako Fliuli erregiotik Argentinara etorritako immigranteek.

Hiriko udalak (Intendentziak) antolatu zituen urteurreneko ospakizunak eta Aida Ayala alkateak (Intendenteak) hartu zuen parte bertan, hiriko zenbait gizatalderekin batera (euskaldunak, italiarrak, greziarrak, paraguaitarrak eta kroaziarrak).

Chaco Resistencia 136

[Kotoiaren Lurra Euskal Etxeko ordezkariak taulagainean Resistencia hiriaren 136. urteurreneko ikuskizunean (argazkia Chaco EE)]

Ekitaldiak Rio Negro ibaian egin lehorreratzearekin hasi ziren eta ondoren ikuskizuna egin zen 2 de Febrero parkearen anfiteatroan, hiriaren sorreraren historia azalduz. Kotoiaren Lurra Euskal Etxearen ordezkariak bertan izan ziren, ikurrinarekin. 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia