euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Komunikabide batzuk oihartzun egin diote Oñati eta Jose C. Paz herrien arteko senidetze urteurrenari

2010/10/25

Jose C. Paz-eko Toki Eder Euskal Etxearen egoitza inauguratzea: ezker-eskuin zerrenda inguruan, Elvira Kortajarena, Maria Luisa Geiszer, Jose Antonio Urteaga eta Maria Angeles Oñederra
Jose C. Paz-eko Toki Eder Euskal Etxearen egoitza inauguratzea: ezker-eskuin zerrenda inguruan, Elvira Kortajarena, Maria Luisa Geiszer, Jose Antonio Urteaga eta Maria Angeles Oñederra

PUBLIZITATEA

EuskalKultura.com-ek zegokionean eta pausoz pauso islatu duenez, Euskal Herriko Oñati herriak eta Argentinako Jose C. Paz-ek euren senidetzea sinatu zuteneko hamargarren urteurrena ospatu berri dute Argentinan. Besteak beste, senidetzea berrituz, Senidetzearen Plaza inauguratuz, eta Jose C. Paz-eko Euskal Etxearen egoitza berria inauguratuz. Beste komunikabide batzuk ere oihartzun egin diote hori guztiari eta hori ekarri dugu artikulu honetara.

Buenos Aires, Argentina. Bistan denez, Jose C. Paz-eko eta Buenos Aires probintziako alde honetako prentsa eta komunikabideak arduratu dira senidetzearen hamargarren urteurren honi merezin duen oihartzuna emateaz. Izan ere, Jose C. Paz-en zaindu nahi duten harremana da herri gipuzkoarrarekin daukatena, eta eragina ere eragin polita dauka Buenos Aires probintziako txiroenetakoa den 200 milatik zertxobait gora biztanle dituen Jose C. Pazen.

EuskalKultura.com-ek egindako segimenduaz aparte (kus eskuineko zutabean), beste komunikabide idatzi batzuk ere lekua egin diote eta atera dute artikulurik gaiaz. Oñatitik Jose C. Paz-era etorri den ordezkaritzak eta hemen egin dioten ohorezko harrerak ere izan du zerikusirik. Euskal Herrian, Diario Vasco egunkariak artikulu bat eskaini dio joan den larunbatean bertan. Euskaraz, ez dugu EuskalKultura.com-ek idatzitakoaz gain besterik aurkitu. Hona hemen pare bat lotura itsasoz bi aldeetako egunkarietara:

-Noticias Paceñas: Plaza del Hermanamiento
-Diario Vasco: Diez años hermanados

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia