euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kolorez beteriko ikuskizuna Llavalloleko Euskal Echearen Euskal Jaian: argazkiak (eta II)

2008/10/17

Eskolako txikiak pozik aritu ziren Euskal Jaian (argazkiak Alicia Eguiguren)
Eskolako txikiak pozik aritu ziren Euskal Jaian (argazkiak Alicia Eguiguren)

PUBLIZITATEA

Dantzariz jantzitako 1.500 ikasle gazte bildu ziren Llavalloleko Euskal Echea eskolaren urteroko Euskal Jaian eta kolorez beteriko irudi jendetsua sortu zuten. EuskalKultura.com-ek jarraian irudi horiek irakurleekin partekatu nahi ditu, Alicia Eguigurenek egindako argazki erreportaiari esker. Urtero legez ikasleek Euskal Echeako errubi zelaia bete eta kalejira alaian aritu ziren, horrela eskola sortu zuten euskal argentinarrei omenaldia eginez.

Llavallol, Argentina. Euskal Echea eskolak benetako jendetza bildu zuen joan den urriaren 4ean bere Euskal Jaira. Jai honekin eskolako irakasle eta ikasleek erakundea sortu zuten euskal argentinerren helburua ekartzen dute gogora: euskaldun eta argentinerren artean harremana sortu, sustatu eta mantentzea. Dantzari jantzita, 1.500 ikasle bildu ziren errugbi zelaian, urtero legez 'Euskal Estanpa' delako irudi koloretsua osatzeko. Jaialdian gainera, urteko eskolako ikasleen lanak ere izan ziren ikusgai. Guztira, ikasle, guraso eta senitartekoak bilduz 3.000 lagun inguru izan ziren jaian.

 

Fiesta Vasca en Euskal Echea (1)
[Euskal Echeako 1.500 ikasle danztari jantzita errugbi zelaian 'Euskal Estanpa' ikusgarria osatzen]

Fiesta Vasca 2008 en Euskal Echea (3)

[Kalejira alai batekin bete zuten zelaia Euskal Echeako ikasleek Euskal Jaian]

Fiesta Vasca 2008 en Euskal Echea (4)

[Eskolako txikiak izan ziren kalejiraren buru, ikurrina eta Argentinako bandera zeramatzatela]

Fiesta Vasca 2008 en Euskal Echea (5)

[Dantzariek erakustaldia eskaini zuten Euskal Echea eskolaren 2008 Euskal Jai honetan]

 

Irudi gehiago, Argazki Galerian.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia