euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kirmen Uriberen bi olerki irakurgai Chicago, Boston, Los Angeles, New York eta AEBetako beste hiri batzuetan

2009/07/08

Kirmen Uribe (argazkia eitb,com)
Kirmen Uribe (argazkia eitb,com)

PUBLIZITATEA

Kirmen Uribe idazle euskaldunaren bi poema hautatu ditu Estatu Batuetako 'Poetry Society of America'k (AEBetako Poesia Elkartea) Boston, New York, San Francisco, Los Angeles eta Estatu Batuetako beste hiri batzuetan irakurgai ager daitezen, Estatu Batuetako zenbait egile prestigiotsuen lanen ondoan. Poesia zabaltzeko esperientzia berri hau milioika jenderengana iritsiko da teknologia erabiliz eta bertan lehenengoz lekua topatu du euskal poesiak, modu normalizatuan eta gainerakoen artean bat gehiago gisa.

New York, Estatu Batuak. Kirmen Uriberen (Ondarroa, 1970) bi poema hautatu ditu Poetry Society of America elkarteak Boston, New York, San Frantzisko, Chicago eta Los Angeleseko hainbat kafetegia, denda eta leku publikoetan pantailetan irakurgarri ager daitezen, poesia zabaltzeko ekimen baten barnean eta prestigiozko idazle estatubatuarren olerkien artean.

Elkarte antoilatzailearen jakin arazi duenez, proiektuan laguntaile Danno Media Market enpresa, milioila jende aurrean mezuak eta edukiak kokatzen aditua den enpresa dago, eta emaitzak ere ildo horretakoak espero dira, milioika ikusle eta biztanleen aurrean pasatu eta kokatu nahi baitira irakurgai aipatu olerkiak, Estatu Batuetako hiririk populatu eta garrantzitsuenetan.

Lotura interesgarriak

Kirmen Uribe, Wikipedian
http://eu.wikipedia.org/wiki/Kirmen_Uribe

Harkaitz Cano Kirmen Uribe eta Elizabeth Macklinekin solasean (euskaraz)
www.euskalkultura.com/albisteak/leihoak-zabaltzeko-poesia

Aurrekoaren bertsioa gaztelaniaz, Iturriren eskutik
www.javierortiz.net/voz/iturri/harkaitz-cano-entrevista-a-elizabeth-macklin-y-a-kirmen-uribe

Poetry Society of America
www.poetrysociety.org

Danoo Media Market
www.danoo.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia