Erlijio-kantua deitzen duten alorrean, Renée (Lacouague) Bondi da Estatu Batuetako kantari ezagunenetako bat. Lau CD atera ditu orain artean eta berak eta bere lanek bildutako sarien artean, Kaliforniako Senatuaren 2000 Woman of the Year delakoa dago. Euskal jatorrizkoa da bera, Kalifornian jaiotako Jean-Pierre Lacouague euskaldunaren eta Maria Sansinena ainhoarraren alaba. 29 urte zituela etxean ohetik gaizki erori eta lepotik behera erabat elbarritura gelditu zen Renée. Bolada latz luze samar bat pasatu ondoren, Jainkoaren indarra medio, aurrera egin eta berriro ere hasi zen bizitzari aurpegira begiratzen. Egun, bere gurpildun aulkitik, hitzaldiak eta kontzertuak ematera dedikatzen da, beti ere berea bezalako egoera zailetan daudenei lekukotasuna emanez.