euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Juan Mari Beltran musikariak Bruselan aurkeztu zuen azaroan Belgikan egingo duen bira

2013/04/25

Juan Mari Beltran musikaria asteartean Bruselan eman zuen kontzertuan (argazkia Irekia)
Juan Mari Beltran musikaria asteartean Bruselan eman zuen kontzertuan (argazkia Irekia)

PUBLIZITATEA

30 kontzertu inguru emango ditu azaroan Juan Mari Beltran musikariak Belgikan, Etxepare Euskal Institutuak eta Jeunesses Musicales elkarteak lankidetzan antolatu duten biraren baitan. Elkarte belgiarra herrialde honetako kultur munduan oso ezaguna da, eta, bere eskutik, Beltranek 20 kontzertu emango ditu eskolatan, eta publiko helduago bati zuzendutako beste 10 kantaldi antzoki eta kultur zentroetan. Beltranek bira aurkezteko kontzertua egin zuen asteartean Bruselan, Ander Barrenetxea (txalaparta eta perkusioa) eta Andoitz Antzizar (trikitixa eta ahotsa) musikariekin batera.

Brusela, Belgika. Kontzertu batekin aurkeztu zuen Juan Mari Beltranek azaroan Belgikan egingo duen bira. Etxepare Euskal Institutuak eta Jeunesses Musicales Wallonie-Bruxelles federazioak elkarlanean antolatu dute bira, eta, hori dela eta, aurkezpenean Aizpea Goenaga Etxepare Institutuko zuzendaria eta Mikel Antón Europarako Gaietarako zuzendaria ere izan ziren. Kontzertura Belgikako eta atzerriko 300 musika programatzaile eta kultur programatzaile bildu ziren.

Urtero apirilean antolatzen den kontzertu honek prestigio handia du Bruselasen, Jeunesses Musicales federazioak bertan aurkeztu ohi duelako ikasturte horretako kontzertu egitaraua.  Federazioak urtero herrialde bat aukeratzen du, eta herrialde horren musika eta tradizioak ezagutarazteko programa zabala antolatzen du Brusela inguruko 8 eskualdetan.

Birak bi alde ditu: batetik pedagogikoa, eskoletan egiten diren kontzertuekin eta, bestetik, kulturala, publiko helduagoarentzat egiten diran emanaldiekin. 2010 urtean, adibidez, Belgikako 500.000 haur eta gaztek parte hartu zuten haientzat antolatutako 1.350etik kontzertu pedagogikoetan, eta horiez gain, beste 350 kontzertu antolatu zituzten Belgikako kulturgune nagusietan.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia