euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Juan Itcea lehendakari ber hautatu dute Rodriguezko Eusko Aterpean; Raul Taretto, lehendakariorde

2014/01/22

Eusko Aterpea-ko lehendakari hautetsia, Juan Agustin Itcea (ezkerrean), 2013ko urtarrileko irudi batean, Mikel Ezkerrok Gral Rodriguezko euskal etxea hitzaldi bat emateko bisitatu zuelarik
Eusko Aterpea-ko lehendakari hautetsia, Juan Agustin Itcea (ezkerrean), 2013ko urtarrileko irudi batean, Mikel Ezkerrok Gral Rodriguezko euskal etxea hitzaldi bat emateko bisitatu zuelarik

PUBLIZITATEA

Buenos Aires probintziako General Rodriguez herriko Eusko Aterpea Euskal Etxeak, euskal argentinar elkarte hau datozen bi urteotan gidatuko duten hautetsien zerrenda plazaratu berria du eta, adierazi duenez, Juan Itcea eta Raul Tarettok segituko dute agintaldi berrian lehendakari eta lehendakariorde, hurrenez hurren. Hautatutako zerrenda, bakarra izan zen aurkezten eta abenduaren 21ean aldarrikatu zituzten kargu berrietarako, estatutuek agindu bezala martxoaren 31ean karguratuko direlarik.

General Rodriguez, Argentina. Eusko Aterpea-ko fundatzaileetakoak dira Juan Itcea eta Raul Taretto. Karguen jabe udako oporrak pasatu ondoren, martxoaren 31ean, eginiko bileran egingo dira eta eurekin batera zerrendakide izan dituztenak ere, euskal etxearen barne antolaketako gainerako karguen banaketa batzordekideen artean ondoko bilera horretan jakinaraziko delarik.

Hona irabazle ateratako zerrenda:

-Lehendakaria: Juan Agustin Itcea Gorasurreta
-Lehendakariordea: Raul Taretto Largui

BATZORDEKIDEAK

-Ayala Gladys
-Ayala Laura
-Balbi Marcela
-Etcheverry Jorge
-Ferreyra Miguel
-Itcea Andrés
-Mauregui Enrique
-Marcos Matías
-Olaizola Agustina
-Oliveira Sandra
-Ponce César
-Torres Nélida
-Vicente Francisca



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia