euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Juan de Garay Fundazioko liburuak orain sarean eros daitezke, 'Mercadolibre.com.ar' webgunean

2010/12/22

Carlos Garaycochearen 'Humor Vasco' liburuaren azala
Carlos Garaycochearen 'Humor Vasco' liburuaren azala

PUBLIZITATEA

Internetek hainbat produktu etxetik atera gabe eta saretik erosteko aukera ematen digu. Joan den urritik Buenos Airesko Juan de Garay Fundazioa ere sartu da bide horretan eta dagoeneko Buenos Aires hiriburu argentinarrean bizi ez direnek ere eskura ditzateke Fundazioak Mercadolibre.org.ar webgunean salgai ipini dituen liburuak. Lehenengo urrats honetan, bost titulu daude erosgai. Egun gutxi falta dira Gabonetarako eta aukera berri honekin honekin Fundazioak zabaldu egiten du Olentzerori eska dakiokeen opari zerrenda. Probatu nahi?

Buenos Aires, Argentina. Oraintsu arte Juan de Garay Fundazioko libururen bat eskuratu nahi zuenak bi bide zeuzkzan gehienbat: Fundazioaren egoitzan bertan erosi edo Buenos Airesko Liburu Azokan, ekimen horrek irauten zuen bitartean. Ondorioz, Buenos Airesen bertan bizi ez zirenei oso zaila egiten zitzaien liburuak eskuratzea.

Joan den urriaren 14tik, Fundazioak www.mercadolibre.com.ar webgunea medio sartu da salmenta elektronikoetan. Hona erosgai ipini ditun lehenengo bost izemburuak.:   

- Jorge Beramendi, Pedro Beramendi eta Mikel Ezkerro-ren 'Historia Vasca'
- Elsa Mendoza Godoy de Cingolani-ren 'Graciano Mendilaharzu, un pintor olvidado'
- Carlos Garaycochea-ren 'Humor Vasco'
- Marcelo Salas-en 'Del Pago de la Costa al San Isidro actual, la obra de dos vascos'
- Alejandro Moyano Aliaga-ren 'Juan de Garay y su descendencia'.

Emandako urrats honekin, Argentinako baita munduko edozein bazterretik ere, erosi ahal izango dira liburuok.

FUNDAZIOAREN BLOGA

Aukera baliatuz, Juan de Garay Fundazioko kideek erakundearen bloga bisitatzeko gonbitea luzatu diete irakurleei. Bloga fundacionjuandegaray.blogspot.com helbidean topa daiteke. Erakundearen eta euskal etxeen inguruko berriak aurki daitezke hor, "kontaktuan egoteko eta gure berriak komunikatzeko beste tresna" hau erabilita.

Lotura interesgarriak

Mercado Libre web gunea
www.mercadolibre.com.ar

Juan de Garay Fundazioko Bloga
fundacionjuandegaray.blogspot.com

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia