Hemen zaude: Hasiera Albisteak Juan de Garay Fundazioa 'Vascos en Argentina...' liburuaren 4. ediziorako datuak jasotzen ari da

Juan de Garay Fundazioa 'Vascos en Argentina...' liburuaren 4. ediziorako datuak jasotzen ari da

'Vascos en Argentina, familias y protagonismo' (Euskaldunak Argentinan, familiak eta protagonismoa) liburuaren 4. edizioa prestatzen ari da Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioa eta oraindik euren sendien datuak eman ez dituztenei informazioa bidaltzeko gonbitea luzatzen diete erakundearen kideek. Euskal Herritik Argentinara etorri ziren familia guztiak liburuan agertzea eta abizen euskaldunen munduko bildumarik handiena sortzea da instituzioaren helburua. Hirugarren edizioan 4.500 abizen inguru batu ziren eta kopuru hori ganditze aldera lanari ekin zioten Fundaziokoek. Datuak bidaltzeko epea urtarrilean bukatuko da, laugarren eta agian liburuaren azken edizioa izango den honetan argitaratzeko.

Buenos Aires, Argentina. 'Vascos en Argentina, familias y protagonismo' (Euskaldunak Argentinan, familiak eta protagonismoa) liburuaren lehenengo edizioa 2000. urtean argitaratu zuen Juan de Garay Fundazioak. Liburuak izan zuen arrakastak animatu zuen erakunde euskal argentinarra bigarren (2001ean) eta hirugarren (2006an) edizioak prestatzera, abizen gehiago sortzeko eta jadanik zegoen informazio zuzendu eta baita txukuntzeko ere.

Lehenengo hiru edizioetan 4.500 abizen biltzea lortu zuten proiektuko arduradunek. Alabaina, eta arrazoi ezberdinengatik bere datuak bidali ez dituzten familia ugari daude oraindik eta haiei dago zuzenduta honako gonbitea: datuak bidaltzeko epea urtarrilean bukatuko da eta epea amaitu baino lehen nahi duenak galdetegi bat erantzun dezake liburu berrian agertzeko.

Jakinmina duenak Fundazioko webgunean (www.juandegaray.org.ar) ikus dezake bere abizena dagoeneko erregistratuta dagoenentz. Aldi berean, bere familiaren informazioa eskaini nahi duena, Fundazioarekin kontaktuan jar daiteke telefono zenbaki hauetara: (54-11) 4328-6906/7910/7947 edota internet bidez, erakundearen web orrian. Datuak bidaltzeko prozesua webgunean bertan azalduta dago.

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Juan de Garay Fundazioa 'Vascos en Argentina...' liburuaren 4. ediziorako datuak jasotzen ari da

Juan de Garay Fundazioak, FEVAk eta Eusko Jaurlaritzarekin batera, Buenos Airesko Liburu Azokan muntatzen duen stand-a (argazkia EuskalKultura.com)

E-postaz harpidetu albisteetara

bisita