Hemen zaude: Hasiera Albisteak Juan de Garay Fundazioa eta FEVA euskal standeko arduradun, gaur hasiko da B. Airesko Liburu Azoka

Juan de Garay Fundazioa eta FEVA euskal standeko arduradun, gaur hasiko da B. Airesko Liburu Azoka

2012/04/19

Gaur bertan inauguratuko da Buenos Airesko Nazioarteko Liburu Azoka eta 23. urtez jarraian euskal instituzio batzuek euren indarrak batu dituzte ekitaldi honetan euskal partaidetza bermatzeko. Euskal standean genero anitzeko euskal liburu, musika eta bideoak erosi eta kontsultatu ahal izango dira. Azoka Buenos Aireseko Nekazaritza Elkartean burutuko da eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin Juan de Garay Fundazioak eta FEVAk antolatutako standa pabilioi horian egongo da, 2420 zenbakian. Azokaren programaren baitan, Fundazioak argitaratutako 'Vascos en Argentina, familias y protagonismo' (Euskaldunak Argentinan, familiak eta protagonismoa) liburuaren 4. edizioa aurkeztuko da apirilaren 26an.

Buenos Aires, Argentina. Arratsaldeko 6:30etan gauzatuko da gaur Buenos Airesko Liburu Azokaren inaugurazio ekitaldia. Ekintza honekin hasiko da espainiar hizkuntzako kultur jairik handiena eta publikoak bisitatu ahal izango du maiatzaren 7ra arte. ‘Etorkizuna liburuekin’ da 38. edizio honetarako antolatzaileek aukeratutako leloa eta leloaren helburuari lehenbailehen eusteko inaugurazioa bukatu bezain laster hasiko dira aktibitateak gauzatzen.  

Azken urteotan bezala, euskaldunek beren tokia izango dute milaka idazle, argitaletxe, artista eta literaturzale biltzen dituen ekimen honetan. Leku hori Juan de Garay Fundazioak eta FEVAk kudeatzen duten standa izango da, aurten pabilioi horiko, 2420 zenbakian kokaturik.

Apirilaren 26an, eta Gernikako bonbardaketaren urteurren egunean, Vascos en Argentina, familias y protagonismo (Euskaldunak Argentinan, familiak eta protagonismoa) liburuaren 4. edizioa aurkeztuko du Juan de Garay Fundazioak. Edizio berri honetan aurrekoetan baino bostehun familia gehiago agertzen dira eta horren ondorioz hamabi mila abizen gehitu zaizkio bildumari. Aurkezleak Jorge Zorreguieta, Mauricio Goyenechea eta Jorge Beramendi Fundazioko kideak izango dira. Hitzordua datorren ostegunean, apirilaren 26an, arratsaldeko 6:30etan, Javier Villafañe aretoan izango da.

Bestalde, aipa dezagun Buenos Airesko Ekin argitaletxeak Azokaren berriak eguneratzen dituela bere blog-ean. Urtero bezala, Ekin argitaletxeko liburuak ere lortu ahal izango dira Buenos Aireseko Liburu Azokan.

Lotura interesgarriak

Ekin argitaletxearen bloga,
http://editorialvascaekin-ekinargitaletxea.blogspot.com.ar

Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioa,
www.juandegaray.org.ar

FEVA,
www.fevaonline.org.ar

Buenos Airesko 37. Liburu Azoka,
www.el-libro.org.ar

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)


bisita