euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Juan Alberto Gobbi diputatuak bisita egin zion Chascomuseko Zingirako Euskaldunak elkarteari

2009/03/24

Gobbi diputatua, zutik eta zuriz jantzita, euskal etxeko kideekin (argazkia ChascomusEE)
Gobbi diputatua, zutik eta zuriz jantzita, euskal etxeko kideekin (argazkia ChascomusEE)

PUBLIZITATEA

Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak, Buenos Aires probintzian, Juan Alberto Gobbi diputatuaren bisita jaso zuen joan den martxoaren 13an. Gobbi medio dirulaguntza bat eman zitzaon euskal-argentinar elkarteari eta euskal etxeko instalazioak ikusteko interesa zeukan. Elkarteko Zuzendaritzak eta talde desberdinek (dantzariak, bazkideak) egin zioten harrera; bildutakoak datozen hilabeteetan Zingirako Euskaldunakek eskainiko dituen jarduera eta ekitaldiei buruz mintzatu ziren.

Chascomus, Argentina. Joan den martxoaren 13an Buenos Aires Probintziako Diputatuen Ganberako kide den Juan Alberto Gobbi jaunak Zingirako Euskaldunak Euskal Etxea bisitatu zuen, bere lankide Daniel Giacobonerekin batera. Diputatuak euskal-argentinar elkarteko instalazioak ezagutzeko aukera izan zuen eta Zingirako Euskaldunak-en Zuzendaritza Batzordearekin eta elkarteko beste zenbait taldeekin bildu zen. Bilera hau 'oso emankorra' izan zen, Zingirako Euskaldunak-eko idazkari den Pedro Maureguik EuskalKultura.com-i azaldu dionez.

Visita Diputado Gobbi

[Juan Alberto Gobbi diputatua Zingirako Euskaldunak-eko kideekin bilduta (argazkia ChascomusEE)]

Bileran Zuzendaritza Batzordeak emandako dirulaguntzarengatik eskerrak eman zizkion Gobbiri. Era berean, solasaldian elkarteak datozen hilabeteetan garatuko dituen ekimen, jarduera eta ikastaroei buruzko informazioa eman zioten Zingirako Euskaldunak-eko kideek diputatuari.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia