euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Josetxo Silguero saxofonista Perun da egunotan, Limako Kontserbatorio Nazionalean ikastaroa ematen

2012/02/01

Josetxo Silguero saxofoi-jotzailea
Josetxo Silguero saxofoi-jotzailea

PUBLIZITATEA

Perura bueltatu da urtarrilaren hondarrean Josetxo Silguero saxofoi-jotzaile irundarra eta Limako Kontserbatorio Nazionalean "Nazioarteko 2. Saxofoi Ikastoroa" ari da ematen egunotan. Urtarrilaren29an abiatu zen ikastaroa eta otsailaren 7an bukatuko da. Silguerok Emiliano Barri saxofonista argentinarra du lagun irakasle lanetan. Ikastaroa abiarazteko bakarkako kontzertua eman zuen Silguerok Liman eta, besteak beste, Mikel Laboaren doinuak eta Gabriel Erkorekaren Duduk I lanak jo zituen. Iazko abuztuan ere Perun izan zen Silguero, ikastaroaren lehendabiziko edizioan irakasle.

Lima, Peru. Josetxo Silguero musikari irundarrak gidatuta, Nazioarteko Saxofoi Ikastaroa egiten ari dira Limako Musika Kontserbatorio Nazionalean Hegoameriketako hainbat musikarik. Ikastaroaren bigarren edizioa da hau eta Silguerok berak eman zuen lehendabizikoa ere, iazko abuztuan. Orduan Hegoameriketan barrena Chaman Tour izeneko bira luzea egiten ari zen gipuzkoarra, eta Perun izateaz gain Bolivian, Ekuadorren, Kolonbian eta Venezuelan ere jo zuen.

Ikastaroan Silguerorekin batera Emiliano Barri saxofonista argentinarra ari da irakasle lanetan eta bien artean 70 orduko kurtsoa ari dira ematen. Klaseetan saxofoi-jotzaileak zein beste instrumentistak parte hartzen dute.

Laboa eta Erkorekaren doinuak

Kontzertu batekin abiarazi zuen Silguerok ikastaroa iragan igandean, urtarrilaren 29an. Improvisacion escrita versus composición improvisada izena zuen emanaldiak eta bertan Silguerok Gabriel Erkorekaren Duduk I lana eta Mikel Laboaren zenbat doinu jo zituen, Etienne Rolin eta José Baroni egileen obrekin batera. Ostegunean saxofoi talde eta bakarlarien kontzertu bat emango dute ikastaroaren barruan, eta eskolei bukaera emateko Barrik emango du itxiera kontzertua.

Silgueroren bidaiak Etxepare Euskal Institutuaren laguntza du.

Informazio gehiago, Josetxo Silgueroren webgunean.

Ikastaroari buruzko informazio gehiago, Facebook-eko orri honetan.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia