Jose Martin Azarloza hautatu dute berriz ere Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeko lehendakari
Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak, Buenos Aires probintzia argentinarrean, egin berria du joan den larunbatean, ekainaren 27an, bere Ohiko Batzar Nagusia eta, besteak beste, estatutuek esandakoaren arabera Zuzendaritza Batzordea berritzeko hauteskundeak egin ditu. Ondorioz, berrautatua izan da erakundeko lehendakari Jose Marin Azarloza. Berarekin batera ari dira Zuzendaritza Batzordean: Ana Maria Irigoyen, lehendakariorde lehena; Horacio Ayesa, lehendakariorde bigarrena; Gustavo Elichiribehety, idazkaria; Adriana Hernandorena, idazkariordea; Francisco Valencia, diruzaina; eta Juan Gonzalez, diruzainordea, beste zenbaiten artean.
Mar del Plata, Argentina. Elkartearen araudiak esandakoari segituz, joan den asteburuan bildu zen Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeko Ohiko Batzar Nagusia eta beste zenbait gairen artean, Zuzendaritza Batzordea berritzeari ekin zion, ondorioz epealdi berrian honakoek osatuko dutelarik Denak Bat-en Batzorde berria:
-Lehendakaria: José Martín Azarloza
-Lehendakariorde lehena: Ana María Irigoyen
-Lehendakariorde bigarrena: Horacio M. Ayesa
-Idazkaria: Gustavo Elichiribehety
-Idazkariordea: Adriana Hernandorena
-Diruzaina: Francisco Valencia
-Diruzainordea: Juan González
-Batzordekide titularra: Luis Gaspari
-Batzordekide titularra: Martín Mario
-Batzordekide titularra: Pedro Plazaola
-Batzordekide titularra: Mirta Haydee Begue
-Batzordekide titularra: Asier Iriberri
-Batzordekide ordezkoa: María Luz Vicente
-Batzordekide ordezkoa: Miguel Angel Valencia
-Batzordekide ordezkoa: Andoni Iriberri
-Batzordekide ordezkoa: Maite Plazaola
-Ohorezko epaimahaikide titularra: Juan Gaillour
-Ohorezko epaimahaikide titularra: Julio Elichiribehety
-Ohorezko epaimahaikide titularra: José María Echeverría
-Ohorezko epaimahaikide ordezkoa: Miguel Angel Vicente
-Ohorezko epaimahaikide ordezkoa: Roberto López de Armentia
-Kontu ikuskatzailea: José María Landeta
-Kontu ikuskatzailea: Jorge Manuel Iriberri
-Kontu ikuskatzailea: Juan Marcos Di Girolamo


