euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jorge Girolami Armendariz hautatu dute Juningo 'Arbola Bat' Euskal Etxeko lehendakari berria

2011/04/08

Juningo 'Arbola Bat' Euskal Etxearen logoa (arg. EuskalKultura.com)
Juningo 'Arbola Bat' Euskal Etxearen logoa (arg. EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Joan den asteburuan gauzatu zuen Buenos Aires probintzia argentinarreko Junin herriko 'Arbola Bat' Euskal Etxeak bere Ohiko Batzar Nagusia. Bestelako gaien artean bildutakoek elkarteko buruzagi karguak berritzeko zereginari ekin zioten, Zuzendaritza Batzorde berria hautatuz eta bertako lehendakari Jorge Girolami Armendariz izendatuz. Berarekin batera arituko dira agintealdi hasi berrian Rosario Sosa, lehenengo lehendakriorde; Hugo Andiazabal, bigarren lehendakariorde; Andres Sarobe, idazkari; Pedro Armendariz, idazkariorde; Rolando Dupuy, diruzain; eta Juana Alicia Berterreix, diruzainorde.

Junin, Argentina. Elkarteko Araudiak agindutakoari segituz, joan den asteburuan --larunbatean, apirilaren 3an hain zuzen-- egin du Juningo 'Arbola Bat' Euskal Etxeak bere Ohiko Batzar Nagusia. Bildutakoak euskal etxearen azkeneko urteari dagozkion gaiak aipatu eta eztabaidatu zituzten, eta, besteak beste, buruzagitza berritzeari ekin zioten. Honakoek osatzen dute 'Arbola Bat'en Zuzendaritza Batzorde berria:

-Lehendakaria: Girolami Armendariz, Jorge
-Lehenengo lehendakariordea: Sosa Jaca, Rosario
-Bigarren lehendakariordea: Andiazabal, Hugo
-Idazkaria: Sarobe, Andrés
-Idazkariordea: Armendariz, Pedro
-Diruzaina: Dupuy, Rolando
-Diruzainordea: Berterreix, Juana Alicia

-Batzordekide titularra: Churruca, César
-Batzordekide titularra: Iparraguirre, Edith
-Batzordekide titularra: González Nazarre, Milagros
-Batzordekide ordezkoa: Iribarne, Mariano
-Batzordekide ordezkoa: Andiazabal, Santiago
-Batzordekide ordezkoa: Duhagon, Néstor

Batzorde Kontu Ikuskatzailea:

-Kide titularra: Sciutto Luberriaga, Mirta
-Kide titularra: Velasco, Edgardo
-Kide titularra: Echeverria, José
-Kide titularra: Echezuri, Elba

Ohorezko Epaimahaia:

-Kidea: Bolinaga, Félix
-Kidea: Elizate, Fermín
-Kidea: Platone Jauregui de, Irma
-Kidea: Martirén, Manuel Joel



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia