euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jon Kortazarrek Kirmen Uriberen lanari buruzko liburua eman du argitara ingelesez

2013/09/04

Jon Kortazar EHUko Euskal Literatura katedradun eta kritikariaren "Contemporary Basque literature: Kirmen Uribe´s Proposal" (Iberoamericana-Veuvert) liburuaren azala. Egungo euskal idazleetan nabarmenetako bat da Uribe ondarroarra.
Jon Kortazar EHUko Euskal Literatura katedradun eta kritikariaren "Contemporary Basque literature: Kirmen Uribe´s Proposal" (Iberoamericana-Veuvert) liburuaren azala. Egungo euskal idazleetan nabarmenetako bat da Uribe ondarroarra.

PUBLIZITATEA

EHUko Euskal Literatura katedradun den Jon Kortazar irakasle eta kritikariak Kirmen Uribe idazleari buruzko liburua argitaratu du ingelesez 'Contemporary Basque literature: Kirmen Uribe´s Proposal' izenburupean (Iberoamericana-Veuvert). Liburuak Uriberen poesia eta eleberrigintza aztertzen du eta baita beste sortzaile batzuekin elkarlanean egindako multimedia ikuskizunak ere. Liburua gaur arratsaldean aurkeztuko da Bilboko Camara liburudendan.

Bilbo, Bizkaia. EHUko Euskal Literatura katedradun den Jon Kortazar irakasle eta kritikariak Kirmen Uribe idazleari buruzko liburua argitaratu du ingelesez Contemporary Basque literature: Kirmen Uribe´s Proposal izenburupean (Iberoamericana-Veuvert). Liburuak idazle ondarroarraren poesia eta eleberrigintza aztertzen du eta baita beste sortzaile batzuekin elkarlanean egindako multimedia literatur ikuskizun ere.

Halaber, Kortazarrek azken urteotako euskal literaturari buruzko azterketa zabala bildu du liburura. Kirmen Uribek (Ondarroa, 1970) egungo euskal literaturaren egile ezagunenetako eta oihartzuntsuenetako bat da.

Espainiako Narratiba Saria eta kritika sariak jasoak ditu eta bere liburuak hamalau hizkuntzetara itzuli izan dira, tartean, gaztelania, ingelesa, frantsesa, errusiera eta japoniera. Egun, bere Bilbao-New York-Bilbao nobela irakurgai dute AEBetako zenbait unibertsitatetan.

Liburua Bilboko Camara liburudendan aurkeztuko da gaur asteazkena, arratsaldeko zortzietan.


« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia