euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jon Kortazar euskal literaturaz ariko da asteon Veneziako Ca'Foscari unibertsitatean

2013/11/11

Veneziako Ca'Foscari unibertsitatean datozen asteotan egingo diren kultur jardunaldien afitxa
Veneziako Ca'Foscari unibertsitatean datozen asteotan egingo diren kultur jardunaldien afitxa

PUBLIZITATEA

Veneziako Ca'Foscari unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura irakurletzak azaroan zehar egingo diren kultur jardunaldiak antolatu ditu, "Hiru.3.Tre" izenburuarekin. Bihar bertan abiatuko dira ekitaldiok, Jon Kortazar literatur kritikari eta EHUko katedradunarekin. Kortazarrek bi hitzaldi emango ditu Venezian: aurrena bihar, Bilbok euskal literaturan duen irudiari buruzkoa; eta bigarrena, etzi, euskal eleberria eta gerra zibilaren arteko harremana aztertuz. Azaroaren 29an osatuko dira jardunaldiak, Ilargi Olaiz Soto arte irakasleak emango duen hitzaldiarekin. Gaia, arte produkzioa Euskal Herrian.

Venezia, Italia. Jon Kortazar, EHUko literatura katedraduna, Venezian izango da aste honetan, Ca'Foscari unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura irakurletzak antolatutako "Hiru.3.Tre" jardunaldietan parte hartzeko. Ekitaldion arduradun eta sustatzaile dira Iñaki Alfaro euskara irakurlea eta Enric Bou Ca'Foscariko irakaslea.

Kortazarrek bi hitzaldi emango ditu italiar unibertsitatean. Aurrenekoa, bihar bertan, gaztelaniaz, "La imagen de Bilbao en la literatura vasca contemporánea" izenburuarekin. Etzi, aldiz, euskal eleberria eta gerra zibilaren arteko harremenari buruz solastuko da.

Jardunaldiak datorren azaroaren 29an amaituko dira, Ilargi Olaiz Soto, EHUko Artearen Historia irakasleak, emango duen hitzaldiarekin. Berak emango duen berbaldiaren izenburua honakoa da: "Dal risorgimento culturale alla Nuova Estetica Basca. Discorso identitario e produzione artistica nei Paesi Baschi". Jadunaldiek Etxepare Euskal Institutuaren sostengua dute.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia