euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jon Kortajarenarekin Versus filma egiteko 'crowdfunding'a saiatzen ari da Kalifornian Koldo Eguren

2014/06/12

Versus-ek 2.500 dolar inguru lortu ditu dagoeneko Crowdfunding-eko lehendabiziko astean
Versus-ek 2.500 dolar inguru lortu ditu dagoeneko Crowdfunding-eko lehendabiziko astean

PUBLIZITATEA

Iñigo eta Koldo Eguren zinemagile euskaldunek 2.500 dolar inguru lortu dituzte dagoeneko lehendabiziko astean, Indiegogo webgunearen bitartez, ‘Versus’ laburmetraia grabatzeko. “Horrela jarraitzekotan 15.000 dolar lortzerik izango dugula uste dut”, adierazi dio Koldok, lanaren ekoizleak, Euskal Kultura.com-i. Jon Kortajarena modelo bilbotarra izango da filmaren protagonista, 2009an ‘A single man’ pelikulan Jualianne Moore eta Colin Firth-ekin batera lan egin ostean. Iñigok zuzendutako lehenbiziko film honetako lantalde ia osoa euskal herritarra izango da. Grabazioa abuztuan egingo dute Los Angelesen.

Los Angeles, Estatu Batuak. ‘Crowdfunding’ webguneek dirua jasotzeko aukera ematen diete sortzaileei, egin nahi dituzten proiektuak gauzatzeko. Gehienek epemuga bat markatzen dute diru bilketarako −45 egun, kasu honetan− eta aurretik zehaztutako helburu ekonomikoa ez betetzekotan dirua itzultzen diete laguntzaileei, egitasmoa finantzazio gabe utziz. 

Baina Indiegogorekin ez da hori gertatzen. 45 egunetan bildutako dirua, edozein dela kantitatea, sortzaileari ematen diote (enpresak beretzat hartzen duen %9a salbu). “Horregatik aukeratu genuen Indiegogo”, dio Koldok. “10.000 dolar baino gehiago lortzen baditugu pozik egongo gara”, adierazi dio gure buletinari.

[Versus: Teaser Trailer - with Jon Kortajarena]

Zehaztu duten helburua “oso altua da”, 30.000 dolar hain zuzen ere, baina “hori ez lortuta ere, jasotzen duguna jasotzen dugula ongi etorria izango da”. Laburmetraia egin egingo dute, Koldoren hitzetan, “labur bat errentagarri egitea oso zaila delako. Neure anaia bezalako zuzendari hasiberrientzako aurkezpen gutun modukoak dira film laburrak”.

Orain arte lortutako 2.500 dolarrak “lagun eta senideengandik” jaso dituzte. “Baina bigarren fase honetan finantzazio zirkulua zabaldu nahi dugu, Jon Kortajarenaren jarraitzaileengana ailegatzeko moduan, adibidez”.

Indiegogoren bidez 5 dolarretik 7.500 dolarretara bitartean lagun dezakezu lan hau. Baina Koldoren iritziz 15 dolar jartzea “aukera ona da, ez baita diru larregi eta pelikula online ikusteko aukera ematen dizulako, merkaturatu baino lehen”.

Euskal diasporako kideei proiektuan parte hartzera animatuz bukatu gura izan du ekoizleak EuskalKultura.com-ekin izandako berbaldia. Ameriketan zine munduan hastea gauza zaila baita eta “kontua ez delako bakar batek asko ematea, baizik eta askok apur bat ematea”.

-Parte hartu nahi baduzu, begiratu hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia