euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jokin Azkue 'Euskal baserria'z mintzatu zen La Platan, 'UNLPren Euskal Lagunen Taldea'ren eskutik

2009/09/15

Jokin Azkue 'Euskal baserria'ri buruzko hitzaldia ematen ari dela UNLPn
Jokin Azkue 'Euskal baserria'ri buruzko hitzaldia ematen ari dela UNLPn

PUBLIZITATEA

Historia irakasle eta Ikastolen Federazioko kide den Jokin Azkue zizurkildarrak hitzaldia eman zuen irailaren 1ean La Plata Buenos Aires probintziako hiriburuan, bertako La Platako Unibertsitate Nazionalean (UNLP), 'Euskal baserria' gaitzat harturik. Hitzordua unibertsitatean sortu berria den 'UNLPren Euskal Lagunen Taldea' izenekoak antolatu zuen. "Euskal Herriko kultura, historia eta egungotasuna ezagutzeko, ikasteko eta zabaltzeko interesa daukaten UNLP inguruko pertsonak" biltzeko asmoa dauka elkarte berriak, Pedro Mauregui Larranda bertako kideak EuskalKultura.com-i adierazi dionez.

La Plata, Argentina. Irailaren lehenean, asteartez, gauzatu zen, La Platako Unibertsitate Nazionalaren Presidentziaren egoitzan, 'Euskal baserria' izeneko hitzaldia, Jokin Azkue Gabilondo Euskal Herritik etorrita hango ikastolen eremuan lan egiten duen irakaslearen eskutik.

2009 la plata UNLP azkue 02

[Jokin Azkueren hitzaldia UNLPn, 'UNLPko Euskal Lagun Taldeak' antolatuta]

Solasa duela gutxi aipatu unibertsitatean sortua den La Platako Unibertsitate Nazionalaren Euskal Lagun Taldeak antolatu zuen. Elkarte berriak, geure erredakziora igorri duen ohar batean azaltzen duenez, "Euskal Herriko kultura, historia eta egungotasuna ezagutzeko, ikasteko eta zabaltzeko interesa daukaten UNLP inguruko pertsonak" biltzea dauka helburu.

Hitzaldi emaileak, Jokin Azkue Gabilondok, "euskal paisaia eta identitatearen ikur den baserriari buruzko zenbait alderdi aztertu zituen, mintzaldi didaktibo batean", segitzen du oharrak.

Aipatu taldeak eratutako bigarren hitzaldi bat astebete beranduago, irailaren 8an, eman zuen UNLPko Historia irakasle den Cesar Arrondok, kasu honetan Euskal Herriko historiaz, eta aurrekoa bezala UNLPko Presidentziaren eraikinean.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia