Hemen zaude: Hasiera Albisteak Joaquin Achucarro Fundazioa sortu dute Dallasen (AEB), pianojole bilbotarraren ondarea zabaltzeko asmoz

Joaquin Achucarro Fundazioa sortu dute Dallasen (AEB), pianojole bilbotarraren ondarea zabaltzeko asmoz

Dallas hiriak eta Southern Methodist University Unibertsitatea izan dira, Texas estatuko beste kultur erakundeekin batera, Joaquin Achucarro Fundazioa sortu dutenak. Joaquin Achucarro (Bilbo, 1932) pianojolea unibertsitate honetako irakaslea da orain dela hamar urtedanik eta hiriak bere ekarpenarengatik eskerrak emanez sortu du fundazioa. Erakundearen helburuen artean kontzertuak antolatu, pianojoleei bekak eta ikasketa laguntzak eman eta Achucarroren lana ezagutarazi eta gordetzea daude.

Southern Methodist University-k eta Dallas hiriak urtarril honetan sortu berri dute Joaquin Achucarro Fundazioa, pianojole eta musikagile bizkaitar honen ondarea zabaltzeko. Achucarrok Texasekin duen harremana estua da, izan ere 1989az geroztik Joel Estes Tate katedrako irakaslea da Southern Methodist University erakundean.

Fundazioa sortu dutenek Achucarroren nazioarteko ibilbidea eta unibertsitate honetan irakaskuntzan egin duen lana kontuan hartu dute erakundearen sorrera bultzatzeko orduan. Fundazioa emaile pribatuen laguntzarekin finantzatuko dute. Helburuan artean honokoak: pianojoleen ikasketak eta karrerak sustatzeko laguntzak ematea, kontzertuak eta emanaldiak antolatzea eta klase magistralak eskaintzea.


Lotura interesgarriak

Joaquin Achucarrori eginiko elkarrizketa
www.euskonews.com

Joaquin Achucarro 2005ko Euskaldun Unibertsala
EuskalKultura.com-en argitaratua 2005eko uztailaren 27an
Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Joaquin Achucarro Fundazioa sortu dute Dallasen (AEB), pianojole bilbotarraren ondarea zabaltzeko asmoz

Joaquin Achucarro pianojole bizkaitarra

E-postaz harpidetu albisteetara

bisita