euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

IV. Mundu Biltzarrak mundu osoko euskal etxeen ordezkariak bilduko ditu Bilbora uztailean: Egitaraua

2007/05/08

IV. Biltzarraren egitarauaren diseinua
IV. Biltzarraren egitarauaren diseinua

PUBLIZITATEA

Euskal Gizataldeen IV. Mundu Biltzarrera deitu du datorren uztailaren 9tik 13ra Bilbon Eusko Jaurlaritzak. Biltzar hau lau urtean behin legeak hala finkaturik egiten den elkarretaratzea da eta Jaurlaritzaren aurrean ofizialki erregistratuta dauden mundu osoko euskal etxeetako ordezkariak biltzen ditu. 160 dira gaur egun izaera horretan dauden etxeak. 'Zubigintza' da aurtengorako hautatu den eslogana, 'gizabanakoen, elkarteen, enpresen eta gobernuen arteko komunikazio era berriak irekitzeko eta bultzatzeko', 'Euskal Herriaren eta bere diasporaren arteko lotura sendotu' eta 'norabide askotako zubiak' eraikitzeko. Behin-behineko programa ekarri dugu hona.
8/1994 Legeak ezarritakoaren arabera, lau urtetik behin egin beharra dago Euskal Gizataldeen Biltzarra. Hauxe da, gaurko dataz eguneratua, 2007ko uztailaren 9tik 13ra bitartean Bilbon egingo den IV. Biltzarraren behin-behineko egitaraua:


UZTAILAK 8, IGANDEA

-Harrera
-Ongi-etorriko afaria: Sheraton Hotela

UZTAILAK 9, ASTELEHENA

-Kongresuaren inaugurazio-ekitaldia: Guggenheim Museoa

-19:30-20:00 Irekiera hitzaldia (Gloria Totoricaguena)
-20:00-20:15 Omenaldia Mexiko, San Frantzisko, Madril eta Pariseko euskal etxeei
-20:15-20:30 Lehendakariaren hitzak
-20:30-21:00 Atsedena - kultur ekitaldia
-21:00-23:00 Afaria

UZTAILAK 10, ASTEARTEA

-Lan-ekitaldia: Gaur egungo egoera

-09:00-10:00 Aurkezpena (Josu Legarreta)
-10:00-11:00 2003-2007 Planaren Ebaluazioa eta indarrean dauden programak (Benan Oregi eta Andoni Martin)
-11:00-11:30 Kafe-etenaldia
-11:30-12:30 Bazkideen eta Gaztemundu inkestaren analisia (Prospekzio Soziologikoetarako Kabinetea)
-12:30-13:30 1980-2005 Txostena: Atzerriko Euskal Gizataldeekiko harremanak 25 urtetan zehar (Alex Ugalde)
-13:30-14:30 Laneko bazkaria

-14:30-15:30 Urazandi I: Azken argitalpenen aurkezpena (Rubila A. Araya, Alberto Irigoyen, Xabier Irujo eta Argitxu Camus)
-15:30-16:30 Urazandi II eta III: Aldizkari eta egunkarien digitalizazio proiektua
-19:00-23:00 Irteera - Afaria

UZTAILAK 11, ASTEAZKENA

-Lan-ekitaldia: Euskal Etxe eta Gizataldeak

-09:00-12:00 Euskal Etxeen eta Federazioen gaur egungo egoera (NABO, FEVA,…)
-12:00-12:30 Gizonezkoen eta emakumezkoen berdintasuna (Emakunde)
-12:30-13:00 Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia (Iñaki Aguirre)
-13:00-13:30 EmpreBask: Txile, Mexiko, Shanghai
-13:30-14:30 Laneko bazkaria

-14:30-15:30 Europako Emigrazio eta Immigrazio Elkartea - AEMI (Brian Lambkin)
-15:30-16:30 Euskal emigrazioaren ikerketa-zentro eta museoaren proiektua
-19:00-23:00 Irteera - Afaria

UZTAILAK 12, OSTEGUNA

-Lan-ekitaldia: Aurrera begira

-09:00-10:00 Kultura Saila: Euskara eta Etxepare Institutua (Miren Azkarate)
-10:00-11:00 2008-2011Lau Urterako Planaren aurretiko Ondorio Agiriaren proposamena
-11:00-11:30 Kafe-etenaldia
-11:30-13:30 Eztabaida
13:30-14:30 Laneko bazkaria

-14:30-15:30 Euskal Gizataldeen web orria euskadi.net-en
-15:30-16:30 Teletramitazioa
-19:00-23:00 Irteera - Afaria

UZTAILAK 13, OSTIRALA

-Biltzarraren amaiera-ekitaldia: Euskalduna Jauregia

-09:00-10:00 Euskal Etxeen ordezkarien hautaketa Aholku Batzorderako
-10:00-11:00 Ondorio Agiriaren aurkezpena Aholku Batzordearen aurrean

-Ajuria Enea Jauregian

-13:00-13:30 Lehendakariaren ongi-etorria eta harrera-ekitaldia
-13:00-14:00 Bazkaria

UZTAILAK 14, LARUNBATA

-Irteerak

(informazio hau guztia, geroztik gertatu ahal izan diren eguneraketekin, eskuragarri dago Eusko Jaurlaritzaren webgunean, hemen)


Lotura interesgarriak

IV Mundu Biltzarra: 'Zubigintzan'
Informazio guztia Eusko Jaurlaritzaren webgunean

IV. Biltzarrean izena ematea: epea ostegun honetan bukatuko da
2007ko maiatzaren 8an BasqueHeritage.com-en argitara emana

Jaurlaritzak ofizialdutako munduko Euskal Etxeen zerrenda
160 mundu osoan

Gizataldeen Zuzendaritzak ematen dituen dirulaguntzak
Gaztemundu, Euskal Etxeak, Bira kulturalak, Egoera larrikoak


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia