euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Itapeviko EEko bost kide hiriko merkataritza eta industria elkarteko zuzendaritzan izendatu dituzte

2011/03/16

Ezkerretik eskubira Carlos Picos, Silvio Ferreira Dutra Rodrigues, Patrícia Mendizabal, Ricardo Mendizabal eta Luiz Carlos Delgado de Aguiar (argazkia LaGazeta)
Ezkerretik eskubira Carlos Picos, Silvio Ferreira Dutra Rodrigues, Patrícia Mendizabal, Ricardo Mendizabal eta Luiz Carlos Delgado de Aguiar (argazkia LaGazeta)

PUBLIZITATEA

Sao Paulo estatuan, lan polita egiten ari da Itapeviko Eusko-Brasildar Etxea euskal kultura ezagutarazten eta zabaltzen. Orain, hiriko merkataritza eta industria elkarteak (ACITA) ahalegin hori aitortu dio, euskal etxeko bost kide bere zuzendaritza batzorderako hautatuz. "Oso garrantzitsuak izango dira izendapen hauek, hemendik aurrera gure komunitateko ekonomi elkarte nagusiaren babesa izango dugulako gure proiektuak aurrera ateratzeko", azaldu dio EEko presidente Oskar Goitiak EuskalKultura.com-i.

Itapevi, Brasil. Itapeviko Euskal  Etxeko bost bazkide ACITA edo hiriko Merkataritza eta Industria Elkarteko zuzendaritza batzordeko kide izendatu dituzte, euskal-brasildar erakundeko presidente  Oskar Goitiak jakinarazi digunez. Carlos Picos, Silvio Ferreira Dutra Rodrigues, Patricia Mendizabal, Ricardo Mendizabal eta Luiz Carlos Delgado de Aguiar dira kide hauek. ACITA, hiriko elkarte ekonomiko garrantzitsuenetakoa da eta izendapen berri hauekin euskal etxeak sendotu egiten du bere kokapena eta babes handiagoa izango du aurrerantzean bere ekimenak aurrera atera ahal izateko, Goitiak EuskalKultura.com-i azaldu dionez.

Urtarrilaren 10ean aukeratu zuten Associacao Comercial e Empresarial de Itapevi edo ACiTAren zuzendaritza batzorde berria. Euskal-Brasildar kideek kargu hauek beteko dituzte, besteak beste: Carlos Antonio da Silva Picos, Presidente; Ricardo Mendizabal, Kreditu Zerbitzuaren Zuzendari; Silvio Ferreira Rodrigues Dutra, Ondare Zuzendari eta Empresa Administratzaile; eta Luiz Carlos Delgado de Aguiar, Diruzain. Izendapen hauen bidez euskal elkarteak euskal kultura Brasilen zabaltzeaz gain, hiriaren garapenean laguntzeko aukera ere izango du, Goitiaren esanetan.

 



Komentarioak

  • Zorionak!

    Zorionak euskaldunak! Oso importantea da lan egin komunitate artean. Besarkada handi bero bat.

    Oskar Goitia, Eusko Brasildar Etxea Lendakaria, 2011/03/16 19:19

« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia