euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Itapeviko 'Eusko Brasildar Etxea'k zuzendaritza berritu du, Oskar Goitia berrautatuz elkarteko lehendakari

2010/07/19

Argazkian 'Eusko Brasildar Etxe'ko zuzendaritza berria eta lagunetako batzuk (argazkia EE)
Argazkian 'Eusko Brasildar Etxe'ko zuzendaritza berria eta lagunetako batzuk (argazkia EE)

PUBLIZITATEA

Brasilen, Sao Paulo estatuan, izen bereko hiriburu ondoko Itapevin egoitza daukan Euskal Brasildar Etxe gazteak Ohiko Biltzar Nagusia egin eta bere Zuzendaritza Batzordea berritu du azken aurreko asteburuan. Euskal etxeko bazkideek bertan erabaki dutenez, Oskar Goitia Duranak eutsiko dio beste agintealdi batez lehendakari kargu eta zereginari, eta berarekin batera arituko dira, besteak beste, Zuzendaritza Batzordean: Ivan Javarotti Zumalde, lehendakariorde; Ricardo Mendizabal, idazkari; Luis Carlos Delgado de Aguiar, bigarren idazkari; eta Carlos Antonio da Silva Picos, diruzain.

Itapevi, Sao Paulo, Brasil. São Pauloko 'Eusko Brasildar Etxeak' aurrera daramatza bere aktibitateak. Azken aurreko astebukaeran, euskal etxeko Zuzendaritza Batzordea berritzeko biltzar orokorra egin zuen Itapevin duen egoitzan. Hona, bertan erabaki zenez, Zuzendaritza Batzorde berritua osatzen duten lagunen izenak:

-lehendakari: Oskar Goitia Durana
-lehendakariorde: Ivan Javarotti Zumalde

-idazkari: Ricardo Mendizabal
-bigarren idazkari: Luiz Carlos Delgado de Aguiar

-ondare zuzendari: Silvio Ferreira Dutra Rodrigues
-diruzain: Carlos Antonio da Silva Picos

-harreman publikoak: Patrícia Gonçalves Silva Mendizabal
-Kultura, gizarte eta kirol aktibitateak: Karolina Salazar de Goitia
-plangintza zuzendari: Alex Ander Javarotti Zumalde

-kontseilari: Juliana Manfrinatti Vaitcunas Cappi
-kontseilari: Miguel Mendizabal
-kontseilari: Rodrigo Mendizabal

Brasildik zein Euskal Herritik, euskal etxearen lagunek 'zorionak eta zorte ona zuzendaritza osoari' mezua helarazi nahi diete. Hala bedi.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia