Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ismael Martinez de Alegriak lekukoa hartu dio Raul Onnainty-ri Villa Mariako EEko lehendakari gisa

Ismael Martinez de Alegriak lekukoa hartu dio Raul Onnainty-ri Villa Mariako EEko lehendakari gisa

2012/07/20

Joan den asteazkenean, uztailaren 18an, egin du Urteroko Batzar Nagusia Villa Mariako Euzko Etxea euskal etxeak, Argentinako Cordoba probintzian, eta bilkuraren barruan elkarteko araudiak Zuzendaritza Batzordea aldatzeko markatzen dituen hauteskundeak gauzatu ditu, ondorioz Ismael Martinez de Alegria hautatu dutelarik lehendakari bertaratutako bazkideek Raul Onnainty-ri lekukoa harturik euskal etxeko buruzagitzan. Berarekin batera arituko dira batzordekide Juan Francisco Pagola, lehendakariorde; Darío Azumendi, idazkari; Gabriela Ugo Zugasti, idazkariorde; Jose Munarriz, diruzain; eta Angel Barrenechea, diruzainorde.

Villa Maria, Argentina. Joan den asteazkenean, uztailaren 18an, iluntzeko zortzi t'erdietan egin zen Villa Mariako Euzko Etxea euskal etxearen idazkaritzan 2012ko Urteroko Ohiko Batzar Nagusia. Ekitaldia Eguneko Gai Zerrendako puntuak banan-bana irakurri eta aurreko bilerako batzar-agiria irakurrita hasi zen, hurrenkeran aurkeztuz eta aztertuz urteko txostena, balantze orokorra eta Batzorde Kontu Ikuskatzailearen txostena.

Bilkurari Zuzendaritza Batzordea berritzea ere bazegokion, esan nahi baita lehendakari, idazkari eta diruzain karguak, eta baita ere hiru batzordekide titularrak eta hiru ordezkoak, hiru kontu ikuskatzaile titularrak eta kontu ikuskatzaile ordezko bakarra.

Zerrenda bakarra aurkeztu zen Batzorderako, Herria Baturik izenekoa eta aho batez onartu zen. Ondoren lehendakari zaharrak, Raul Onnaintyk, hartu zuen hitza, hautetsi berriei eta epe berriari ongi etorria eman eta baikor begiratuz, eta gero lehendakari hautetsi berria, Ismael Martinez de Alegria, zuzendu zitzaien bertaratutako bazkideei, ondoren bilera bukatzeko.

Honakoek osatzen dute berritutako Zuzendaritza Batzorde berria:

-Lehendakari: Ismael Martinez de Alegria
-Lehendakariorde: Juan Francisco Pagola
-Idazkari: Dario Azumendi
-Idazkariorde: Gabriela Ugo Zugasti
-Diruzain: Jose Munarriz
-Diruzainorde: Angel Barrenechea
-Batzordekide titular: Gerardo Echeverria, Emilia Zugasti, Marta Vijande Esnaola, Miren Guridi, Nestor Giraudo eta Julio Irastorza (s)
-Batzordekide ordezko: Raul Alberto Onnainty, Marcela Pozzi Vieyra eta Ana Maria Irastorza

BATZORDE KONTU IKUSKATZAILEA

-Kide titular: Martin Barrenechea, Cesar Alberto Barrenechea eta Ricardo Leopoldo Gonzalez
-Kide ordezko: Luciana Allesso

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)


bisita