euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Irekita euskal kultura atzerrian sustatzeko Etxepare Institutuaren laguntzak eskatzeko epea

2014/03/14

Arte azoketan parte hartzeko diru-laguntzak arte galeriei zuzenduak dira (argazkia Etxepare.net)
Arte azoketan parte hartzeko diru-laguntzak arte galeriei zuzenduak dira (argazkia Etxepare.net)

PUBLIZITATEA

Etxepare Euskal Institutuak martxoan ireki berri ditu euskal hizkuntza eta kultura atzerrian sustatzeko laguntza deialdi berriak. Hiru dira deialdiak orotara: zine eta literatura atzerrian sustatzeko laguntzak; atzerrian antzerki birak egiteko laguntzak; eta, azkenik, nazioarteko arte azokatan parte hartzeko diru-laguntzak. Eskabideak aurkezteko epea batetik bestera aldatu egiten da; jarraian, deialdi bakoitzari buruzko informazioa.

Donostia-San Sebastián. Etxepare Euskal Institutuak argitara eman ditu berriki 2014 urtean zehar euskal kultura atzerrian sustatzeko hiru diru-laguntzen deialdiak. Laguntzak hiru arlotara zuzentzen dira: zinea eta literatura; antzerkia eta artea. Hauek dira deialdiak:

-Zinema eta literatura nazioartekotzekoa sustatzeko bidaia poltsen deialdia: Eskabideak aurkezteko epea 2014ko urriaren 31n amaituko da. Zinema alorreko agenteak (zuzendaria, aktoreak, ekoizlea, gidoigilea) zinemaldietan eta zinema alorreko sariketetan eta literatura sektoreko agenteek (idazleak, ilustratzaileak, itzultzaileak eta editoreak) literatura alorreko nazioarte mailako ekitaldietan parte har dezaten laguntza eskaintzea da deialdiaren xedea. Hemen, deialdiaren laburpena, estekak eta eranskinak.

-Antzerki birak eta denboraldiak sustatzeko diru-laguntzak euskararen eremu geografikotik at, 2014an zehar. Eskabideak aurkezteko azken epea uztailaren 15ean amaituko da. Honatx deialdiaren laburpena, estekak eta eranskinak.

-Nazioarteko arte azoketan parte hartzeko diru-laguntzak: Euskal artisten lana bultzatzen duten EAEko arte-galeriek 2014an zehar nazioarte mailako arte azoketan parte hartu ahal izateko Etxepare Euskal Institutuak banatzen dituen diru-laguntzak arautzen ditu deialdi honek. Hemen, deialdiaren laburpena, estekak ta eranskinak.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia