Hemen zaude: Hasiera Albisteak Iratxe Ormatzak Hego Amerikako sei herrialdetan bizitako esperientziak kontatzen ditu 'Hegoak' liburuan

Iratxe Ormatzak Hego Amerikako sei herrialdetan bizitako esperientziak kontatzen ditu 'Hegoak' liburuan

Betidanik egin nahi izan zuen Iratxe Ormatzak horrelako bidaia bat. Bere neba Hego Amerikan zegoen eta harek eman zion falta zitzaion azken bultzada. Irailean pentsatu eta azarorako bere nebarekin elkartu zen Perun. Ormatzak euskalkultura.com-eri adierazi dio jadanik ez zuela uste hogeita hamabi urterekin horrelako esperientziarik bizitzea baina lana eta etxea Euskal Herrian utzita, aurreztutako sosak hartu eta abenturara abiatu zen 2003an. Lekuan lekuko esperientziak eta ikusitakoak eragindako zirrara azalduko ditu bidaia-liburu honetan.

“Itzela” izan da Iratxe Ormatzak bat batean erantzun diona Euskalkultura.com-eri bidaian zehar bizitakoaren inguruan galdetu diogunean. Bidaiari ugarik egiten duen moduan, aurreztutakoa hartu eta Hego Amerikara joan zen zein herrialdetan ibiliko zen zehaztu gabe. Ormatzak 32 urte zituen orduan eta uste zuen jadanik horrelako bidaia egiteko unea pasa zitzaiola baina azkenean abiatu eta hilabete bakarreko joan-etorria izan behar zena lau hilabeteko abentura bihurtu zen. Denbora horretan Peru, Bolivia, Argentina, Uruguai, Brasil eta Paraguai ezagutu zituen. Hasiera batean nebarekin konpartitu zuen esperientzia, ondoren bakarrik jarraitu zuen bidea. “Oso aberasgarria da horrelako bidaia bat egiten gai zarela sentitzea” baieztatu du idazleak.

Bere nebarekin batera ibili zen denboraldian, Peru, Bolivia, Argentina eta Uruguai zeharkatu zituzten. Ondoren, mutila itzuli behar izan zen, aurreztutako sosak amaitu ziren unean. Iratxek aurrera egin zuen eta Brasil eta Paraguai ezagutu zituen. Herri berri batetara iristen zen bakoitzean turismo bulegora joaten zen hurengo egunetako egitaraua prestazeko, inolako bidaia-gidarik kontsultatu gabe. “Hegoak” liburuak egileak bizitutako xehetasunak aipatzen ditu.

Ormatzak adierazi du zenbait euskaldun topatu zituela bidaian zehar nahiz eta ez zuen Euskal Etxerik bisitatu. Hala ere, baieztatu du orain joango litzatekeela nola funtzionatzen duten ezagutzera. Bidaiarekin liluratuta agertu da eta errepikatuko lukeen esperientzia dela dio. Orain 'berriro ere aurreztea baino ez zait falta'.


Lotura interesgarriak

Iratxe Ormatzak Bizkaie!-n idatzitakoa bidaien inguruan
Euskalkultura.com-en argitaratua 2006ko ekainaren 5ean
Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Iratxe Ormatzak Hego Amerikako sei herrialdetan bizitako esperientziak kontatzen ditu 'Hegoak' liburuan

Iratxe Ormatza, "Hegoak" liburuaren idazlea

E-postaz harpidetu albisteetara

bisita