euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Inkesta: Zure iritzia eskatzen dizugu EuskalKultura.com hobetzeko, erantzun eta zozketan parte hartu

2014/07/25

EuskalKultura.com-en egungo azalaren itxura. Buletinak eta webguneak aldaketa nabariak izango dituzte datozen pare bat hilabetetan, geroaren parioari eutsi nahirik.
EuskalKultura.com-en egungo azalaren itxura. Buletinak eta webguneak aldaketa nabariak izango dituzte datozen pare bat hilabetetan, geroaren parioari eutsi nahirik.

PUBLIZITATEA

EuskalKultura.com-ek aldaketa nabariak sartuko ditu bere buletin eta webgunean. Denbora daramagu horretan lanean eta heldua da momentua gure irakurleei ere euren iritzia eskatzeko, zeuok baitzarete ekimen eta proiektu honen alderik behinena, munduan barreiaturiko Euskal Herria zareten neurrian. Proiektu honetan zer gustatzen zaizuen gehien eta zer gutxien, zer kendu, ipini edo ezabatuko zenuten galdegin nahi dizuegu. Bidali zure iritzia eta esker onez zozketa bateko partaide egingo zaitugu, zenbait liburu DVD eta CD sari.

Donostia-San Sebastian. EuskalKultura.com-en proposamen berri honetan parte hartzeko aski da segidan ipini dugun galdetegiari erantzun eta ondoren emailez bidaltzea info@euskalkultura.com helbidera, izenburu gisa 'Inkesta' idatziz, eta itsatsiz baita ere zure izen-deiturak, helbide arunta (saria egokitu ezkero bidali ahal izateko) eta telefono zenbakia, kode guztiekin, zortedun izatekotan zurekin kontaktatu ahal izateko. Esaiguzu baita ere sarietako zein den lehenesten duzuna.

INKESTA. Erantzun mesedez galdera hauei:

1.-Albisteen saila: balioetsi, zer aldatuko zenuke
2.-Agenda: balioetsi, zer aldatuko zenuke
3.-Orokorrean: zer ga EuskalKUltura.com-en gehien gustatzen zaizuna
4.-Zer da gutxien gustatzen zaizuna
5.-Zer aldatuko zenuke EuskalKultura.com-en
6.-Zer erantsi edo gehituko zenioke
7.-Zer kenduko zenioke
8.-Buletina: zer maiztasuna nahiago duzu, egunero, astean bitan, astero
9.-Zozketak: zer iruditzen zaizkizu, zer aldatuko zenuke
10.-Facebook eta Twitter bidez ere jarraitzen diguzu?
11.-Balioespen orokorra, zertan asmatzen eta huts egiten dugu
12.-Bestelako iruzkin eta komentarioak

Biziki eskertzen dizugu zure partaidetza. Hobeto egin nahi dugu eta horretarako zeure laguntza behar dugu. Mila esker aldez aurretik.

ZOZKETA. Epea uztailaren 31ean bukatuko da

Zozketan parte hartzeko, erantzunak datorren osteguneko 24:00ak baino lehen, uztailaren 31a azken eguna izanik (europar kontinenteko ordua), bidali behar dira info@euskalkultura.com helbidera, izenburu edo gaian 'Inkesta' hitza ipinita.

Iritzia emanez jasotako erantzunen artean honako opariak zozketatuko dira:

1-liburua: 'Vascos en Buenos Aires' (gaztelaniaz), Buenos Aires Hiriak argitara emana
2-liburua: 'Euskaldunen Amerika' (euskaraz), Joseba Etxarri egile, Estatu Batuetako euskal komunitateei buruz
3-liburua: 'Modern Basque History' (ingelesez), Cameron Watson egile
4-CDa: 'Aukera', Hherau taldearena ('Nevada' kantua dakar)
5-DVDa: 'Zerutik sua dator' (euskaraz eta gaztelaniaz), 1937ko zenbait euskal herriri eginiko bonbardaketez

Adierazi zein den egiten duzun aukera (ipini zenbakia).

-Partaidetza bakarra onartuko da pertsonako
-Inkesta bete ez dutenek ez dute zozketan parte hartuko

Zorte on eta mila esker.

 



Komentarioak

  • Inkestari erantzuna

    Beste ezer baino lehen, zorionak eman nahi dizkizuet zuen lanagatik eta lanari eusteagatik, hainbat urteen ondotik hor segitzen baituzue zintzo demonio, espiritu berarekin esango nuke. Laguntza behar izan dudanean ere, zintzo eman didazue eta ondo, lagunei ematen zaien moduan eta hori beti eskertuko dizuet. Neregatik zuek hor egotea nahikoa sari da. Hobetzeko ezer aipatzekotan, elkarrizketak gustuko ditudala esango nuke. Talaia saila berrabiatzea, gustura irakurtzen bainuen. Baina horiek estrak dira, entzuna baitizuet dituzuen medioekin ahal duzuena egiten duzuela. Beraz, babes handiagoa eskatuko nieke gure instituzioei, lan ona identifikatzen eta laguntzen jakitea. Ez nuke nahi inondik inora krisiak Euskalkultura eramatea.

    Xabier E. L., 2014/07/27 11:39

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia