euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ingeles-euskal-irlandar deialdia bihar Londresen, EHrekiko Nazioarteko Elkartasun Astearen baitan

2011/02/18

'Euskal Herriarekiko Nazioarteko Elkartasunaren V. Astea'ren Londresko deialdia iragartzen duen afitxa
'Euskal Herriarekiko Nazioarteko Elkartasunaren V. Astea'ren Londresko deialdia iragartzen duen afitxa

PUBLIZITATEA

Azkeneko egunotan hainbat dei zabaldu dira bateko eta besteko herrialde eta lekuetan 'Euskal Herriarekiko Nazioarteko Elkartasun Astea'ren testuinguruan elkarretaratzeak antolatuz, horien artean biharko Londreskoa, Erresuma Batuko Euskal Herriaren Lagunak taldeak jai giroko bategitea deitu baitu hiriburu ingeleseko Bethnal Green-eko Oxford House kanpoaldean, bertsolariak eta musikari ingeles, irlandar eta euskaldunak partaide. Buenos Airesen deia luzatu dute gaurko, Espainiako Kontsulatuaren aurrean. Atzo, berriz, Argentinako Rosarion, dokumental bat eman zen eta solasaldia egin zen Elkartasun Astearen baitan hiriko Kultur Etxe batean.

Donostia-San Sebastian. Hauek dira bederen gure erredakziora heldutako oharrak. Londrestik, iritsi zaigun deialdiak bihar arratsaldeko ordu bietatik aurrera 'Elkartasun Egun' gisa garatuko den hitzorduaren berri ematen digu, Oxford House kanpoaldean, egitarauko parte direla dantzari, txalapartari eta bertsolarien emanaldiak, eta baita zuzeneko musika ere, Caoimhín Mac Giolla Catháin (Irlanda), Radio Revolucion (Londres) y Emon (Basque Country) taldeen eskutik.

Gaurko, baina kasu honetan Buenos Airesen, antolatzaile hiriburu argentinarreko 'Euskal Herriaren Lagunak (EHL)-Amigas y Amigos del Pueblo Vasco' elkartea, Espainiako Kontsulatuaren aurreko martxa baterako deia zabaldu da, Av. Las Heras eta Av. Callao kaleen bidegurutzean. Argentinan baita ere, baina Santa Fe probintziako Rosario hirian, 'Euskal Herria, una historia de lucha y resistencia' (Euskal Herria, borroka eta erresistentzia historia) izeneko dokumentala eman zen atzo, ondoko solasaldi eta eztabaida batez, Dr. Juan Ingallinella Kultura Etxean.

-Xeheasun gehiago:

-www.askapena.org
-www.coordinadoravascoargentina.blogspot.com

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia