Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ikerbasque-k hogei bat lanpostu betetzeko deialdia egin die goi-mailako ikertzaileei

Ikerbasque-k hogei bat lanpostu betetzeko deialdia egin die goi-mailako ikertzaileei

2011/03/04

Ikerbasque-k, Zientziarako Euskal Fundazioak, esperientzia daukaten ikertzaileentzako hogei lanpostu eskaintzen ditu. Proposamena atzerrian zein Euskal Herrian diharduten goi-mailako ikertzaileei zuzentzen zaie, euren ikerketa-ibilbidea Euskal Herrian egiten jarrai dezaten. Hautagaiek doktore-tesia gutxienez 2007ko urtarrila baino lehen amaitua izan beharko dute. Deialdia iraila arte egongo da irekita.

Donostia-San Sebatián. Ikerbasque Fundazioak, Eusko Jaurlaritzak Euskal Herriko ikerketa-gaitasuna sustatzeko sortutako fundazioak, goi-mailako ikerlariak kontratatzeko deialdi berri bat egin du. Deialdi honen helburua ikerkuntza alor desberdinetako talentua Euskadira ekarri eta profesional hauek euren ikerketak bertan burutu ditzatela da. 

Deialdian parte hartu nahi dutenek 2007ko urtarrila baino lehen egina behar dute izan doktore tesia. Bi taldetako ikerlariek parte hartu ahal izango dute: batetik, atzerrian aritu direnak (edo, gehienez, azken hiru urteetan Espainian 12 hilabetez ibiliak), eta bestetik, ikerketak Euskadin egin dituztenak, baina lanpostu finkorik ez dutenak. 

Fundazioak azaldu duenez, kanpoko batzorde batek aztertuko ditu hautagaitzak eta, ikerlari bakoitzaren meritu pertsonalarekin batera, garatzen ari den ikerketak Euskadin egiten ari den ikerkuntzan izan dezakeen ekarpena baloratuko dute. Deialdiak Europar Batasunaren laguntza du, SMARTbrain egitasmoaren barruan. Informazioa gehiago, Ikerbasque-n webgunean: www.ikerbasque.net.

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)


bisita