euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ibarretxe lehendakaria Argentinako Euskal Astean izango da urrian eta ondoren Txile eta Kolonbia bisitatuko ditu

2007/09/05

Ibarretxe lehendakaria Cordoban egin zuten 2006ko Euskal Astean (argazkia EuskalKultura.com)
Ibarretxe lehendakaria Cordoban egin zuten 2006ko Euskal Astean (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Aurkeztu berria da 2007ko Argentinako Euskal Astearen egitarauaren bertsio eguneratua. Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeak antolatzen du aurtengo edizioa eta urriaren 1etik 7ra bitartean gauzatuko da. Aurkeztu dituzten ekitaldien artean kontzertuak, erakusketak, zinema, artea eta dantza erakustaldiak daude, besteak beste. Ibarretxe lehendakaria Rosarion izango da Euskal Astean parte hartzeko eta ondoren Txile eta Kolonbiara joango da, eta baliteke Uruguaira ere.
Dena prest dago jada Rosarion 2007 Euskal Argentinar Astea ospatzeko. Santa Fe probintziako hiri hau Argentinako euskaldunen bilgune bihurtuko da urriaren 1etik 7ra bitartean. Inguruko herrialdeetatik eta Euskal Herritik heldutako bisitari eta lagunak ere bertaratuko dira, horien artean Ibarretxe lehendakaria. Euskal agintari gorenak aurten ere Argentinako euskaldunekin duen hitzordua beteko du. Ibarretxe Rosarion izango da urriaren 6 eta 7ko asteburuan.

Izan ere Ibarretxek Rosarion eta Argentinan hasiko du urriaren lehenengo hamabostaldian kontinenteko mutur horretako zenbait herrialdeetara egingo duen bisita zabalago bat. Argentinako egonaldiaren ondoren Lehendakaria Txilera joango da, Biarritzeko Foroaren 8. edizioan parte hartzeko. Jarraian Kolonbia bisitatuko du, eta Bogotako Euskal Etxearen inaugurazio ekitaldian parte hartuko. Hegoamerikako bira honi bukaera emateko litekeena da Uruguain ere geldialdia egitea, baina datu hau ezin izan dugu baieztatu.


2007KO ARGENTINAKO EUSKAL ASTEAREN EGITARAUA

Larunbata 29 eta Igandea 30, Iraila

-Pilota txapelketak

Astelehena 1, Urria

-19:00. 'Euskal aztarna Argentinan' eta Mikel Arrazola argazkilariaren 'Euskal Irudiak' erakusketen inaugurazioa, Plaza Cívica-n.

Asteartea 2, Urria

-20:00. Euskal Zinema: Alex de la Iglesiaren 'El Día de la bestia' de Alex de la Iglesia. Aurkezle: Sergio Fuster eta Ricardo Guiamet, 'Identidad-Idioma-Imagen, 6 ensayos sobre cine vasco' liburuaren egileak. Euskal Etxean.

Asteazkena 3, Urria

- 19:00. Graciela Iriondo idazle euskal argentinarraren mintzaldia: 'Raíces ancestrales vascas'. Biblioteca Argentina Juan Alvarez.
- 20:00. Euskal jatorridun artisten erakusketaren inaugurazioa. Biblioteca Argentina. '5 vascos tozudos - Bost euskaldun burugogor': Ruben Echagüe - Rodolfo Elizalde - Gustavo Goñi - Maggy Lezana - Julian Usandizaga'.

Osteguna 4, Urria

-20:00. Zazpirak Bat-eko 'Lagun Artean' koruaren eta Arkaitz Mendoza pianojole donostiarraren kontzertua. Biblioteca Argentina.

Ostirala 5, Urria

-Ordezkaritzei harrera Zazpirak Bat Euskal Etxean
-13:00. Bazkaria Sociedad Rural-en.
-15.30. Dantza taldeen zuzendarien topaketa. Sociedad Rural-en.
-17:00. Txalaparta Argitaletxearen topaketa. Zazpirak Bat EE– Entre Ríos 261.
-18:00. Gernika Plazan lore eskaintza eta kalejira.
-19:00-22:00. Kontzertuak: Zumarte Triki-txistu Taldea (Usurbil, Gipuzkoa) eta Betagarri (Vitoria-Gasteiz), Monumento Nacional a la Bandera gunean. Rosarioko talde gonbidatuak: 'La máquina de hacer chorizos' eta 'Narguille'. Erromeria Sociedad Rural-en.

Larunbata 6, Urria

-Ordezkaritzei harrera Zazpirak Baten.
-9:00. Euskal Liburutegien bilera.
-9:00. FEVAren bilera. Zazpirak Bat EE– Entre Ríos 261.
-12:00. Ibarretxe lehendakariaren hitzaldia. Auditorio Fundación-en.
-13:30. Bazkaria Sociedad Rural-en.
-16:00. Txalaparta Argitaletxearen topaketa. Zazpirak Bat EE – Entre Ríos 261.
-17:00. Euskosareren topaketa. Zazpirak Bat EE– Entre Ríos 261.
-18:30. Kalejira San Martín plazan.
-19:00. Gala ikuskizuna.
-22:00. Erromeria Sociedad Rural-en. Zumarte Triki Txistu Taldea eta Betagarriren kontzertuak.

Igandea 7, Urria

-11:00. Meza, Pablo Lazarte aitak eskainia. Jarraian dantza erakustaldia Independencia parkeko plazan.
-13:00. Bazkaria Sociedad Rural-en. Ibarretxe lehendakariaren agurra.
-15:00. Euskara lehiaketetako sari banaketa.


Lotura interesgarriak

Zazpirak Bat Euskal Etxea, Rosario
www.zazpirakbat.com

FEVAren web gunea
FEVAren webgunea www.fevaonline.org.ar

Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxearen 95. urteurrena
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko abuztuaren 1ean


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia