euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ibarretxe euskal komunitatearekin bilduko da Dominikar Errepublika eta Puerto Ricora gaur hasiko duen bidaian

2007/09/04

Juan Jose Ibarretxe lehendakaria
Juan Jose Ibarretxe lehendakaria

PUBLIZITATEA

Ibarretxe lehendakariak gaur hasiko du sei eguneko iraupena izango duen bidaia Dominikar Errepublika eta Puerto Ricora. Bihar bertan Santo Domingon bilduko da euskal-dominikar komunitatearekin eta gauean Leonel Fernandez lehendakariak eskainiko dion afariko gonbidatua izango da. Ostiralean, berriz, Puerto Ricora iritsiko da eta bertan ere topaketa egingo du euskal komunitatearekin. Era berean Puerto Ricoko Abokatuen Elkargoaren Urteroko Batzar Orokorreko hizlari bereizitua izango da.
Ekitaldiotan parte hartuko duen euskal ordezkaritza Ibarretxe lehendakariak, Tontxu Campos Hezkuntza sailburuak eta Euskal Herriko Unibertsitateko errektore Juan Ignacio Pérezek osatzen dute. Gaur bertan Dominikar Errepublikara heldu eta bihar Santo Domingon izango dituzte lehen ekitaldiak. Hasteko Lehendakariak Hiri Digitaleei buruzko Topaketetan hartuko du parte eta jarraian bertako Kongresu eta Senatuko buruekin bilduko da. Eguerdian Santo Domingoko euskal kolektibitatearekin hitzordua du Ibarretxek eta gauean Leonel Fernández errepublikako lehendakariak eskaintzen duen afarian gonbidatua izango da.

Etzi Tontxu Campos Hezkuntza sailburua Hezkuntza Ministro dominikarrarekin bilduko da Santo Domingoko Unibertsitate Autonomoan (UASD) eta bi sailen arteko hitzarmena sinatuko dute. Arratsaldean Juan Ignacio Pérez EHUko errektoreak bi unibertsitateon arteko akordioen baitan Santo Domingoko Unibertsitatetik atera diren lehenengo doktoreen graduazio ekitaldian hartuko du parte, Ibarretxe eta Leonel Fernández presidentea ere bertan izango direla.

Puerto Ricon egonaldia

Etzidamu euskal ordezkaritza Puerto Ricora helduko da eta Ibarretxek bilkura egingo du Aníbal Acevedo Vila Irlako gobernadorearekin. Arratsaldean lehendakaria Puerto Ricoko euskaldunekin bilduko da. Larunbatean Ibarretxek mintzaldi bat eskainiko du Puerto Ricoko Abokatuen Elkargoaren Urteroko Batzar Orokorrean. Gaia 'Nortasuna, elkarrizketa eta negoziazioa' izango da. Igandean euskal ordezkaritzak itzulera bidaiari ekingo dio.


Lotura interesgarriak

Ibarretxek bidaia egingo du iralean Puerto Ricora
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko abuztuaren 6ean

Euskara klaseak Puerto Ricoko Unibertsitatean
EuskalKultura.com-en argitaratua 2006ko otsailaren 21ean

Jaurlaritza lankidetzan Dominikar Errepublikako Justizia sailarekin
EuskalKultura.com-en argitaratua 2005eko urtarrilaren 28an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia